INFOS

Entrevista a Gorka Elejabarrieta en Radio Canelones de Urguay.

 

Elkarrizketa Berria egunkarian Txelui Morenori:

Nafarroako politikan, hareazko erlojua oso motel doa. Urtebete baino gehiago geratzen da foru hauteskundeetarako, baina aspaldian ikusi gabeko baldintzak daude jokaleku politikoa goitik behera aldatzeko. Aldeak alde, oraingo egoera Franco hil ondorengo garaiarekin alderatu du Txelui Moreno Sortuko eledunak (Iruñea, 1958). «Ziklo politiko berri batean atarian gaude, eta, trantsizio horretan, orain arteko instituzio egitura hori guztia behera dator».

Dimisioak gobernuan, UPN gutxiengoan... Nola ikusten duzu gobernua?

Oso ahul. Adierazgarria da egun batean bai eta bestean ere bai Yolanda Barcina Madrilera joatea eta haren diskurtsoa izatea horrek ez duela gehiagorako ematen. Bat gatoz. Hala ere, Barcinak diskurtso hori erabiltzen du Madrili esateko diru gehiago eman behar diotela sistemak funtziona dezan. Guk, berriz, diogu ez duela gehiagorako ematen eta gizarteari begiratu behar zaiola. Gizarte bat eraiki, non oinarria ez den ustelkeria, baizik eta gardentasuna eta gizartearekiko konpromisoa.

Elkarrizketa Sortuko kide Hasier Arraizi ETB1eko Azpimarra saioan, 2014-01-21:

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.