Biografia Bideoa
IÑAKI OLALDE Agurain 1957, Agurain (Araba)
Iñaki Olalde naiz, Aguraingoa, lanbidez irakaslea. Nire herrian ekimen sozial desberdinetan parte hartzeaz gain, ezker abertzaleko erakunde desberdinetako tokiko egituran, herrialdeko egituran eta nazio mailako egiturako partaidea izan naiz une eta epe desberdinetan. Halaber, garai desberdinetan zinegotzia izanik, Udalbiltzako sorreran parte hartzea egokitu zitzaidan, eta Arabako Batzar Nagusietako kide gisa ere garatu nuen militantzia politikoa.
Etorkizunari begira jarrita, belaunaldi berriekin batera ezker abertzalearen iragana, oraina eta geroa uztartuz, egungo errealitatetik euskal errepublika gauzatzeko erronkari aurre egiteko gogotsu. Helburu horri begira ilusio kolektiboak sortzeko bidean ale bat (nire ekarpena) gehitzeko borondatez onartu dut Sorturen Birfundazio prozesu honen baitan, kontseilu nazionalerako hautagai bihurtzeko jasotako gonbidapen/proposamenak.