Santos Indakoetxea, Nuria Alzugarai, Arantza Iturrarte, Karmelo Landa, Floren Aoiz
Hainbat afera argitu nahian Zohardia Txostenak egin dituen taldearen ordezkaritzarekiko bilkura egin ondotik honako erabaki hauek hartu ditu Berme Batzordeak:
- Batzordearen aurreko lan saioetan aipatutako irizpideen arabera, argi utzi nahi dugu ezin dela pertsona bakarra ekipo gisa hartu, beraz, ezin da pertsona bakarraren proposamena ontzat eman. Hala gertatuko balitz, taldea, hau da, behintzat bi lagun aurzkezteko beharra aldarrikatuko genuke, adostutako irizpideak aintzat hartuta.
- Herrialdeko zuzendaritza-kordinazio taldearen ezaugarripenaz araudiak eta Zohardiak aipatzen dutenaren arteko kontraesana ikusirik, uste dugu herrialde mailako antolakuntza ereduaren inguruko eztabaida ezin dela araudiaren esparruan kokatu, Kongresuaren eztabaidan baizik. Bide beretik, iruditzen zaigu ez litzatekeela zuzena izanen horren inguruko azken hitza Berme Batzordearen eskuetan uztea. Kidegoak erabaki behar du hori, beraz, eta bide egokia Kongresu Eztabaida da.
- Halaber, ontzat ematen dugu oinarrizko ekipotik kanpoko beste zuzendaritzetako lagunak aukeratzeko Zohardiaren proposamena, ez baitugu kontraesanik ikusten araudiaren termino orokorrekin.
- Nuria Alzugarai zuzendaritzarako ekipo proposamen batean agertzen dela jakinik, ontzat ematen da Berme Batordetik ateratzea. Bere ordezkoa, adostutako araudien arabera, emakumezkoa izanen da derrigorrez.