1: Karlos Monteagudok honako kexa hau helarazi ziguen:
Contabilización de votos:
El sistema de votación no permitía al votar "no" o "blanco" a la ponencia, votar para las direcciones, ya que se entendía directamente, que al estar la dirección asociada a la ponencia también era está rechazada. Por tanto, a mi entender lo lógico es que la hora de contabilizar los votos a las direcciones, aquéllos que votaron "no" o "blanco" a la ponencia sean contabilizados como tales en la votación de las direcciones, y no que desaparezcan. Los porcentajes resultantes son de los que votaron afirmativamente, no refleja la realidad, ya que los que votaron negativamente son eliminados de las siguientes, cuando debiera entenderse, que también votaron en contra.
Gaia aztertuta, honako bi ohar hauek egin nahi ditugu:
A: Akats bat izan da aurkeztutako ponentzia bakarrari bozka eman ez dionak ekipoak bozkatzeko aukerarik ez izatea. Inor ez zen horretaz ohartu aplikazioa abian jarri zelarik eta konturatu ordurako berenduegi zen, epea bukatuta zegoelako. Aintzat hartu behar da hau, halakorik berriz gerta ez dadin, eta halaxe aipatu diegu afera teknikoak kudeatzen dituztenei.
B: Ekipoen bozken portzentaiak kalkulatzeko aukera zuzenena lehen bozketan (ponentziaren) izan den bozka kopuru totala kontutan hartzea dela uste dugu. Hau da, ponentziari ezetz eta txuri bozkatu dutenak ere kontutan hartzea bigarren bozketaren (ekipoen) unibertsoan. Horrela eginda, ekipoek jaso duten babesa publiko egin diren emaitza definitiboek adierazten dutena baino baxuagoa da. Uste dugu hori dela zuzenena eta ez zuk proposatzen duzun aukera, hau da, ponentziari ezetz eta txuri bozkatu dutenak zuzenean ekipoari ezezko bezala kontsideratzea, ez baitakigu bozkatu ahal izango balute zer bozkatuko luketen.
Beraz, argitaratutako behin betirako datuak zuzendu behar direla erabaki dugu, eta horrela jakinarazi diegu horretaz arduratzen direnei.
2: Zalantza bat planteatu da Kongresuaren arreko botaketen inguruan, araudiak azken eguna urtarrilaren 20 deka esaten duelako.
Urtarrilaren 20a gaueko 23:59etan bukatzen denez, argi dago, araudiaren arabera, 21an ezin dela boturik eman, epea bukaturik.