Notice: A non well formed numeric value encountered in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/Processor/YUI.php on line 831
Sortu - Urtarrilak 11, bilkura Donostian, Berme Batzordearen kide guzion parte hartzeaz, Haizea Ziluaga eta Pablo Gorostiagarekin lehen aldiz

1. Azken bilkuratik hona Berme Batzordeko bi kidek onartu dute Kontseilu Nazionalerako hautagai izatea, Karmelo Landak eta Floren Aoizek. Hautagaitza onartu duten momentuan bertan utzi dute Berme Batzordea. Karmelo Landa Haizea Ziluagak ordezkatu du eta Floren Aoiz Pablo Gorostiagak.

2. 2016-12-5ko aktaren 2. eta 3. puntuan jasotzen diren erabakiak Marta Perez Etxeandiak bidalitako mezuei erantzunez dira.
Geroztik hurrengo harremanak egin dira Berme Batzordearekin:

3. Jone Etxebarria Agirre (abenduak 6). Arantza Zulueta eta Rafa Diez hautagaiak izan zitezkeen galdetuz. Geroztik beste lau preso politiko izan dira hautagai izateko proposatuak. Gaia aztertu ondoren, Kontseilu Nazionaleko kide izateak parte hartze presentziala eskatzen duela ebazten da, eta ondorioz preso politikoak hautagai izan ezin direla. Zuzendaritza ekipoko kideei, deferentziaz, proposatuak izan diren presoekin harremanetan jarri eta erabakiaren berri emateko eskatu zaie.

4. Maite Aizpurua Egaña (abenduak 8). Nola bozkatu galdetzen.

5. Jorge Garcia Sertutxa (abenduak 9). Izenen proposamena eginez.

6. Joxemari Galarraga Esnaola (abenduak 12). Bozkatzeko arazoak adieraziz.

7. Nuria Alzugarai Garcia (abenduak 19). Preso baten ekarpenak/emendakinak aintzat hartzea. Emendakinok aintzat hartzea eskatzen da.

8. Mañel Serra Ugarte (abenduak 20). Preso baten bozka helaraziz. Denboraz kanpo datorrelarik, ezin da bozka onartu.

9. Oihana San Vicente Saez de Cerain (urtarrilak 5) honako mezua helaraziz:
Aupa lagunak!
Nire burua Arabako ekipoan aurkeztu eta bozkatua izan nintzen azaroan, Arabako Arduradun Politiko gisa. Azaroaren erdialdetik hona nire egoera pertsonal eta osasunezkoa larriki okertu da.
Honenbestez, eta nire gogoz kontra baina egoerak behartua, ARDURARI EZEZKOA esan beharrean aurkitzen naiz. Arabako ekipoari nire erabakiaren berri eman diot. Ta orain zuei, Arabako ekipoan lagun berri bat inkorporatzeko prozedura abiatu dadin.
Milesker, Oihana.

10. Emendakin partzialen kudeaketaren harira hiru lagun zuzendu zaizkio Berme Batzordeari:
- Amagoia Susperregi (urtarrilak 8). Emendakin batekin gaizki ulertua. Zuzendaritza ekipoko kideei jakinarazi zaie eta hauek, berarekin harremanetan jarrita, adostasunera hedu dira.
- Gorka Ovejero Ganboa (urtarrilak 8). Zuzenketarik ezean kuotaren gaia aztergai. Zuzendaritza ekipoko kideei jakinarazi zaie eta hauek, berarekin harremanetan jarrita, adostasunera hedu dira.
- Iker Salaberria Urkizu (urtarrilak 8). Azken orduko desadostasuna ekarpena batekin. Zuzendaritza ekipoko kideei jakinarazi zaie eta hauek, berarekin harremanetan jarrita, adostasunera hedu dira.

11. Maria Jose Martinez Alejos (urtarrilak 8). Hautagaien zerrenda ezagutuz, parekidetasuna betetzen ez dela eta prozesua eteteko eskatuz. Parekidetasuna zuzendaritza hautatuan bete behar da ez zertan hautagaien zerrendan.

12. Nuria Alzugarai Garcia (urtarrilak 11). Honako mezua helaraziz:
Mediante la presente, el Lan Talde Feminista de Sortu solicita formalmente a la Comisión de Garantías que elimine la “corrección” de género a priori (obligación de votar en base al ratio 60-40) en la votación de las personas candidatas al Consejo de Dirección. Y todo ello en base a los siguientes argumentos:

Sin entrar a valorar la idoneidad de dicho mecanismo (obligación de votar en base al ratio 60-40), el hecho de que finalmente tan solo 7 mujeres hayan aceptado concurrir a la elección mediante listas abiertas podría desvirtuar la finalidad del mecanismo en cuestión, en la medida que podría provocar una concentración artificial del voto en las mujeres, incidiendo en la posición y legitimidad de estas tanto en la dirección como en el conjunto de la militancia de Sortu.

Visto lo cual, consideramos que en este momento del procedimiento una elección libre y no condicionada ayuda más a la causa de la paridad que lo contrario. Siendo conscientes de que el método de listas abiertas, innovador en la izquierda abertzale, ha puesto a Sortu ante un espejo y nos ha permitido actar nuestras deficiencias.

-Por todo ello, a la Comisión de Garantías solicitamos:

Que reinterprete el Reglamento Interno en el sentido de prioritar el espíritu y no la letra del mismo. El espíritu de dicha medida correctora “a priori” no es otro que el de favorecer la paridad del Consejo nacional, garantizando que al menos un 40 % del mismo esté compuesto por mujeres, algo que entendemos garantiza sobradamente el corrector a posteriori.

Que mantenga el corrector de género a posteriori que, entendemos, garantiza debidamente los baremos de paridad establecidos por el propio Reglamento Interno.
Que mantenga la recomendación de tener presente el criterio de género a la hora de realizar la elección y votación de las personas candidatas, tal y como se hace con el criterio territorial.

13. Eider Aldaia (urtarrilak 11). Honako mezua helaraziz:
Arratsalde on!
Lerro hauen bidez nire kexa agertu nahi diot Berme Batzordeari zerrenda irekien bozka sistema dela eta, eta eskatu nahi diot alda dezala sistema hori, nire ustez sistema horrek urratu egiten duelako zerrenda irekien izpiritua, eta parekidetasunaren aldarriari eta helburuari mesede baino kalte egiten diolako.
Sistema horrek, parekidetasuna sustatzeko argudiopean, behartu egiten zaitu irizpide nazionalarekin aukeratu beharreko lagunen kasuan % 60 - % 40 ratioa bermatzera. Edo beste modu batean esanda, behartu egiten zaitu, izan emakumeak izan gizonak, pertsona jakin batzuk aukeratu behar izatera. Nire ustez, gogoko lagunak bozkatu ahal izateko bai ala bai beste generoko hainbat lagun aukeratu behar izateak urratu egiten du zerrenda irekien izpiritua, zeina den, hain zuzen ere, gogoko lagunak, ez beste ezein, proposatu eta bozkatzeko aukera izatea. Eta auzitan jartzen du printzipio demokratikoa bera, bozka askatasuna auzitan jarri eta emaitzak baldintzatzen dituen heinean.
Hori batetik. Bestetik, nire ustez, sistema horrek zerikusi gutxi dauka parekidetasuna bermatze alderako neurri zuzentzaile batekin. Neurri zuzentzaileek, izenak berak dion bezala, emaitza bat zuzentzea dute helburu, eta, beraz, ondoren aplikatzen dira, ez aldez aurretik. Gauza bat da emaitza bat zuzentzea, emaitzak parekidetasun aldetik minimo bat bete dezan, eta beste bat, esan bezala, norabide jakin batean eta are pertsona jakin batzuei bozka ematera derrigortzea. Nik neurri zuzentzaileei zentzuzko eta are beharrezko deritzet. Ez, ordea, aldez aurreko derrigortze horri.
Hori guztia gutxi balitz, ikusita, azkenerako, eta zoritxarrez, soilik 7 emakumek eman dutela baiezkoa zerrenda irekietan (6, nazio irizpidez), iruditzen zait sistema horren emaitzak esperpentikoak izango direla, eta emaitza horiek ez dietela inongo mesederik egingo ez aukeratuak aterako diren emakumeei (guztiak, ziur aski), ez parekidetasunaren aldeko aldarriari eta borrokari, ez bozka prozesuaren sinesgarritasunari berari. Zergatik? Bada, emakumeek bozka guztia kontzentratuko dutelako, eta horrek emaitzak neurrigabe desitxuratuko dituelako (kalkulu estatistiko sinple bat nahikoa da horretaz ohartzeko: nazio irizpideko 26 gizon horiek % 15 eta % 23 arteko probabilitatea dute aukeratuak izateko; 6 emakume horiek, berriz, % 67 eta % 100 artekoa. Alegia, kasik segurtasun osoarekin emakume guztiek gizon guztiek baino askoz ere bozka gehiago aterako dituzte. Ez hori bakarrik: bataz beste, emakumeen bozka kopurua gizonen bozka kopurua boskoiztera iritsdaiteke, eta hori ez da ez erreala ez sinesgarria).
Ondorioz, eskatzen dut hori guztia aintzat har dadila, eta ahal izanez gero behintzat, % 60 - % 40 ratio horren arabera bozkatu behar hori ezaba dadila.
Mila esker aldez aurretik!
Eider

14. Azken bi mezuak aztertuta honako erabakia hartzen da: Zerrrenda irekien bidezko hautagaien bozketa eten, %60-40 ratio betearaztera behartzen duen aldez aurretiko mekanismo zuzentzailea kendu eta bozketak berriz hastea. Erabaki hau hartzeko ulertzen da zerrenda irekien izpiritua dela beste ezeren gainetik gorde beharrekoa. Hau da, bozketen emaitzak akreditatuen iritziaren islada izan behar direla, eta eman den egoera tamalgarrian (7 emakume soilik hautagaien zerrendan) aldez aurretiko mekanismo zuzentzailea aplikatzeak zerrenda irekiek bilatzen duten emaitza distortsionatzen duela.
Bozketak bukatuta araudiak jasotzen duen genero zuzentzailea aplikatuko da a posteriori, Kontseilu Nazionalean genero parekidetasuna bermatzen dela bermatuz.
Akta hau publiko egitearekin batera mezu bat bidaliko zaie orain arte bozkatu dutenei berriz bozkatzeko eskatuz. Erabaki hau ohar bidez jakinaraziko da webgunean.

15. Preso politikoei emendakin partzialak bozkatzeko epea otsailaren 21 arte luzatzen zaiela ebazten da. Ez horrela zerrenda irekien kasuan, izan ere telefonoz helarazi baititzakete beraien bozkak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.