Notice: A non well formed numeric value encountered in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/Processor/YUI.php on line 831
Sortu - Abenduak 5-6-7, harreman birtuala

1.-Berme Batzordeko kideok jakin dugu, bide ofizialak ez direnetatik, eztabaidan parte hartzen ari diren pertsona batzuk haserre direla Berme Batzordearekin, uste baitute (nonbait, norbaitek hala esan dielako) guk erabaki dugula berandu iritsi omen ziren preso batzuen botuak ez onartzea.

Honen aurrean zera argitu nahi dugu: Berme Batzordeak ez du gai hau orain arte aztertu. Eztabaidaren antolakuntza eta kordinazioa ez da gure ardura, adostutako araudiak argitzen duenez. Berme Batzordearen zeregina prozesuaren baldintza demokratikoak eta araudiaren gauzapena bermatzea da, eta horrek esan nahi du jendeak aurkezten dituen kexa edo galderei erantzuten diegula, eta, era berean, geuk erabakirik hartzen ahal dugula, inork hala eskatu ez badu ere, zerbait bermen urraketa gisa hartzen baldin badugu. Ez zaigu honen inguruko kexarik iritsi eta ez dugu, orain arte, bestelako berririk izan.

2.- Goikoa argitu ondoren, heldu berri zaigu preso baten ingurutik eskaria, honen botoa bisitan joan zenari komunikatu epe barruan baina bisitatik bueltan zetorrenak epea amaituta komunikatu zuelakoan. Kasu honetan zein aurkez daitezke beste kasu zehatz eta modu egokian dokumentatuetan, Berme Batzorde honek erabaki du eta Koordinazio Batzordeari ezagutarazi honako hau: malgutasunez jokatu eta botuok ontzat ematea, presoen baldintzak kontuan izanik eta prozesuan hauen parte hartzea errazteko moduan, beti ere prozesuaren beraren garapen egokia ziurtatuz.

3.- Heldu berri zaigu halaber, zentzu berean, preso askatu berri baten eskaria, kartzelatik duela egun gutxi irten dena eta aurkeztu behar dituen emendakinen prestakuntza amaitu ahal izateko, bere kasu zehatzean epea egun batzu luzatzea eskatu diguna. Goian azaldutako irizpidea erabiliz eta eskaria aurkeztu duenarekin egoeraren eta eskariaren egokiera eta beharrak hitzartu ondoren, Berme Batzorde honek erabaki du emendakinak aurkezteko epea abenduaren 14ra arte luzatzea, eguerdiko 12etan, eta horrela adierazi diegu Koordinazio Batzordeari eta eskari egileari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.