Notice: A non well formed numeric value encountered in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/Processor/YUI.php on line 831
Sortu - 2016ko azaroak 7, harreman birtuala:
  1. Bilbotik Marta Perez Etxeandiak Berme Batzorde honi luzaruriko galderari erantzuna: Ponentzia eta Zuzendaritza Ekipoak hautatzeko epea zehazten da Arautegian, azaroaren 5etik 26ra bitartea, eta azaroaren 27an jakinaraziko direla hauteskunde bi hauen emaitzak, baina ez da onartuak izan daitezen gutxienezko ehuneko portzentaiarik eskatzen, eta ondorioz Barme Batzorde honek, Arautegia gordez, ezin du ehuneko kopururik ezarri. Nolanahi ere, era horretako proposamenak gerora plazara daitezke eta erabaki Kongresuaren prozesu barruan.

  2. Karlos Monteagudok, azaroaren 7an, hau bidali zigun:

    “Ez nago ziur Berme Batzordeari dagokion nire eskaera baina ez dut topatu weborrian beste biderik nire eskaera bideratzeko. Eztabaidarako 4 gai ireki dira: "Sortu amestu" eta gero beste 3 ponentziaren 3 atalekin. Nire ustez eztabaidarako beste bi gai ireki beharko ziren: lehenengoa eta ezinbestekoa dena "zuzendaritzaren egokitasuna", bozkatu behar badugu zuzendaritzari bai ala ez, ezinbestekoa da eskaintzea bitarteko bat plataforman horretarako. Bigarrena, osagarria izan daitekeena, "ponentzia osoaren baliogarritasuna", hau da atalez atal izan beharrean, bat orokorra zabaltzea ponentziaren baliogarritasunaren inguruan. Uste dut horiek direla momentu honetan hartu behar ditugun erabaki nagusiak beraz bere eztabaidarako gune birtual propioak izan beharko lukete”.

    Eta Berme Batzordeak hau erantzutea erabaki zuen:

    “Gure funtzioa Araudia interpretatzea da ta ez beste erabakirik hartzea. Ulertzen dugu zure zalantza/galdera baina ez dagokigu guri hori argitzea. Beharbada Zohardia ponentzigileek edo ta Kongresu antolatzaileek lagundu ahal izango zaituzte”.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.