Notice: A non well formed numeric value encountered in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/Processor/YUI.php on line 831
Sortu - 2016ko azaroak 3, harreman birtuala, Nuria Alzugarairen ordezkoa parte hartzen hasi ez delarik
  1. Lanabes izeneko txostena iritsi da, baina zuzendaritza ekipo proposamenik gabe. Araudiak argi ezartzen du derrigorrez aurkeztu behar dela, txosten alternatiboaz batera, zuzendaritza proposamena. Beraz, ezin da ontzat eman eta hala jakinarazi zaie aurkeztu dutenei, azaroaren 3ko 8ak arte zuzendaritza proposamena aurkezteko aukera zutela jakinaraziz.
  2. Iluntzeko zortziak direlarik, honako ekipo proposamenak aurkeztu dira:
  • Arabako Aratz
  • Bizkaiko Kolitza
  • Gipuzkoako Atxorrotx
  • Nafarroako Urbasa
  • Ipar Euskal Herriko Orhi
  • Euskal Herria mailako Larrun

    Aratz, Kolitza, Atxorrotx eta Larrun behar bezala aurkeztu dira, betire, herrialdeen kasuan, Zohardia txostenaren irizpideak segituz, eta ez araudiarenak (aipatu dugunez, honen inguruko azken hitza kidegoak izanen du, nahiago duen eredua -zuzendaritza ala kordinazioa- aukeratuz). Beraz, aurkeztutzat ematzen ditugu.

    Urbasa hautagaitzak akats formalak ditu (ez dago antolaketa arduradunik eta berriz, ekintza politikoko arduradunaren ondokoa agertzen da), eta ez dator bat gaur jendeaurrean aurkeztu denaz. Pentsaten dugu akats tekniko hutsa dela, baina behar bezala egin behar da eta, beraz, 48 orduko epea ematen diegu konpontzeko.

    Orhi hautagaitzak ez du araudia betetzen, ezta Zohardiak berak proposatzen duena ere, argi ezarrita baitago batean zein bestean ekipoak aukeratu behar direla. Bistan denez ekipoa, derrigorrez bi lagunek osatu behar dute gutxienez. Ezin dugu pertsona bakarra ekipotzat hartu, eta, beraz, 48 orduko epea ematen diegu ekipo proposamena aurkezteko, emakume eta gizonezkoen arteko orekarako irizpideak errespetatu behar dituztela oroitaraziz.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.