ALBISTEAK

Lezon atez ateko hondakinak biltzeko mobiliarioaren aurka egindako erasoa salatu du Marian Beitialarrangoitiak. Beitialarrangoitiak esan du, eraso hauen atzean dagoena PNVren urduritasuna dela.

EAJri kasu eginez gero, Zubietako erraustegi proiektua baztertu egin beharko genuke behin betiko. Ez, ez naiz erotu: Gipuzkoan batzuek hondakinen harira egiten dituzten aurreikuspen apokaliptiko beldurgarriek (beren hizkera ikusita, Hollywoodeko zenbait film datozkio bati burura: «anabasa», «kolapsoa», «hondamendia», «izurritea»...) ez naute oraindik zoratu. Ondorio bat da, bi osagai baino ez dituen ondorioa: logika pixka bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Parlamentuan egindako aurkezpenari EAJren munduak emandako erantzuna.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.