Atxiloketa berri hau Alderdi Popularraren Gobernu espainiarrak konponbidearen aurka daraman estrategiaren adibide eta parte da. Kasu honetan, Estatu espainiarrak garatzen duen mendeku politikaren kutsua du atxiloketak.
Sortuk Oier Gomez euskal preso politikoaren zigorraren etenaldia lehenbailehen gauzatu eta berehalako kaleratzea eskatzen du. Espetxean mantentzeak larriki urratzen baititu bere oinarrizko eskubideak.
Sara Majarenasen alabari alta eman dioten honetan, Sortuk amaren berehalako askatasuna eskatu nahi du. Bi argudio nagusiren bueltan: batetik, une berezi honetan alabaren zaintza egokia bermatu dadin beharrezkoa delako; eta bestetik, bere zigorraren hiru laurdenak beteta dituenez, kalean beharko lukeelako legedia arruntari jarraikiz. Beraz, Sara Majarenasek kalean behar du eta berehalakoan!
Espainiak Euskal Herria mespretxatu du, mespretxatzen du eta herri gisa ito nahi du. Espainia horrek koartelak ditu bere enbaxada nagusienetarikoak. Eta bere armadak hainbat basakeria egin ditu bertan.
Kuartelen ormak euskal herritarren odolez zikinduta daude. Haietan, atxilotuek bainera, elektrodoak, poltsa, jipoi izugarriak … jaso izan dituzte egun batez, bi egunez, hiruz, hamarrez ere.