Estefania Beltran de Heredia EAEko Segurtasun sailburuak Arkaitz Rodriguezek torturen inguruan esandakoak erantzun zituen atzo, epaitegiek ez dutela inoiz Ertzaintza kondenatu esanez. Adierazpen honen aurrean, zera gehitu nahi du Sortuk:
Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibilarekin batera Ertzaintzak ere torturatu duela ez da Sorturen asmakizuna, Eusko Jaurlaritzak berak horrelaxe adierazten baitu Pako Etxeberriak zuzendu duen torturen inguruko informean.
Iñaki Arakama eta Premin Sanpedroren senitartekoek azken asteburu honetan izan dituzten istripuak direla eta Sortuk zera adierazi nahi du: Lehendabizi gure elkartasun osoa Iñaki Arakama eta Premin Sanpedroren presoei eta beren senitartekoei.
Beste behin sakabanaketa politikaren emaitza baino ez da asteburuan jazotakoa. Dagoeneko 16 senitarteko eta lagun hil dira istripuetan.
Asteburu honi begira euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko eta batez ere preso gaixoen kaleratzea exijitzeko hainbat mobilizazio antolatu dira:
Bihar, ostirala, SAREk bi mobilizazio antolatu ditu; alde batetik, Santutxun Egunkaria plazatik arratsaldeko 20:00etan abiatuko den manifestazioa, eta egun berean baina Tolosan ere Manu Azkarateren askatasuna exijitzeko antolatu den mobilizazioa.
Sortuk bere larritasuna agertu nahi du Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak Alcala Meco espetxean hiru preso arrunten eskutik jasan berri duen jipoiagatik eta era berean, Oier Gomez-en egoera ere salatu nahi du, izan ere, duela gutxi tumore bat erauzi batitiote.