Sara Majarenas euskal presoaren alabaren aurkako erasoa ezin larriagoa dela eta, hauxe adierazi nahi du Sortuk:
Lehenik eta behin Sortuk bere elkartasun osoa helerazi nahi die Sarari, alabari, senide eta lagunei une gordin hauetan. Aurrera!
Espainiar poliziak egin ditu hiru atxiloketak, haietako bi adin gutxituak, iazko martxoaren 27an LOMCEren aurka egindako protestaldietan parte hartzeaz akusatuta.
Indar polizial espainiarren beste gehiegikeria baten aurrean gaude. Izan ere, euskal herritarrok, eta gazteek bereziki, indar polizialen errepresioa etengabe pairatzen dugu: atxiloketak direla, jazarpenak, mehatxuak edo isun politikoak.
Honek aldarrikapen bat egitera darama Sortu: herri honetara errepresioa eta inposizioa dakarten indar polizial espainiarrak alde egin behar dute. Bakean utz gaitzatela!
Aurten ere, Bilboko kaleak herritarrez beteko dira euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea aldarrikatzeko. Euskal preso politikoek egun honetan ez dute bisitarik izango, halere, inoiz baino ozenago entzungo dituzte gure elkartasun oihuak. Gure aldarri eta helburua euskal preso politikoak Euskal Herriratzea da, sakabanaketarekin amaitzea; azkenik etxean eta libre izateko.
Sortuk larunbat honetan, urtarrilak 7, arratsaldeko 6etan Bilboko Arenaletik hasita Arantza Zuluetaren “ISOLAMENDURIK EZ, ARANTZA ASKATU” aldarrikatuz egingo den manifestazioarekin bat egiten du.
Arantza Zulueta 2014ko urtarrilean atxilotu zuten eta orduz geroztik isolamenduan dute. Dagoeneko hiru urte dira isolamendu egoera gogorrean dutela. Sortuk Arantza Zuluetaren isolamendu egoera berehalakoan amaitu dadila eta bere askatasuna exijitzen du.
PPrentzat lehentasunezkoa izaten jarraitzen du salbuespenezko eta mendekuzko espetxe politikari eustea, hori baita bere tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan.
Sakabanaketa; larriki gaixo diren presoak; 3/4ak beteta dituztenak... hauxe da espetxeetako egoera larriaren erradiografia.
Berriki EPPKk EPKK-k bere lerro politikoa egokitu eta eguneratzeko eztabaidari ekingo dio. EPPKk berriro ere frogatzen du bere konpromisoa konponbide prozesuarekin eta Euskal Herriaren askapenarekin. Ekarpen berri honek, zalantzarik gabe, konponbide prozesuaren blokeoa apurtzen lagunduko du. Ez hori bakarrik, konponbide prozesuaren blokeoa apurtzen laguntzearekin batera, askapen prozesuan aurrera egiteko aukerak biderkatuko ditu.
Horregatik, preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea dagokigu. Preso guztiak etxean behar ditugu gatazka eta bere ondorioak behin betikoz isteko. Eta horretarako lehen urratsa presoen Euskal Herriratzea eta sakabanaketari amaiera ematea da. Kaleak betetzea tokatzen zaigu lehenbailehen espetxeak hustutzeko.
Mobilizazio soziala, babes politiko eta instituzionala indartzea, hori Sorturen konpromisoa.