ALBISTEAK

Bihar, abuztuak 26, 12:30etan Bilboko plaza Borobiletik abiatuta Bizkaiko preso ohiek deitu duten manifestazioarekin bat egiten du Sortuk eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu. "Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera!" lelopean, Bilboko Aste Nagusiko egun handian gauzatuko da mobilizazioa, jaietan ere senide eta lagunak bidaia latz horiek egiten jarraitu behar dutelako eta preso horiek etxetik urrun, haietako batzuk larri gaixorik, egunez egun baldintza gogorrei aurre egin behar dietelako.

Bihar asteartea, ekainak 9, Bizkaiko Lurralde Epaitegian Niko Moreno, Josu Herrero Papi eta Rita Ugarriza epaituko dituzte. Elorrioko udal pleno jendetsu batean izandako gertakarien harira, PPko zinegotziari "fascista" deitu izana egozten diote Herrerori; Niko Moreno, berriz, momentu hartako alkatea izanik, "gertaera hori ekiditeko ezer ez egin izanagatik" dago auzipean. Kasu guztietan "agintearen kontrako atentatua" da salaketa.

Egun, Josu Herrero Elorrioko Sorturen koordinatzailea da, eta Niko berriz Bizkaiko Sorturen arlo instituzionaleko arduraduna. Sorturen ustez, berriro ere, Estatutik nahi ez duten bake, eta irtenbide eszenatokia ostopatzeko eta ekiditeko iraganeko estrategietan murgilduta daudenak bultzatzen dute horrelako epaiketekin. Berriro ere, Sorturen kontrako jazarpen politikoa gauzatuko da kriminalizazioa eta judizializazioa erabilita.

Hori dela eta, Bizkaiko Sortuk elkarretaratzea deitu du epaitegi aurrean goizeko 10:30etan, "Konponbide garaia da, Jazarpen politikorik ez!".

Kanpainaren aste hauetan, Polizia autonomikoak eragindako hainbat atxiloketen epaiketak agenda politikoaren lehenengo lerrora etorri dira. Duela hamabost egun espainar Audientzia Nazionaleko sententzia batek kartzela zigorra ezarri zuen zazpi gazte independentisten kontra.

Horrelako sententzia eta horrelako atxiloketak anomalia politikoak dira Euskal Herrian 2015gn urte honetan. Eta hala ere, polizia autonomikoak joko perbertso horretan sartu da lehenengo mailako protagonista gisa, erantzukizun politiko oro alboratuta.

Bihar asteartea, otsailak 3, Bizkaiko Lurralde Epaitegian Niko Moreno, Josu Herrero Papi eta Rita Ugarriza epaituko dituzte.

Elorrioko udal pleno jendetsu batean izandako gertakarien harira, PPko zinegotziari "fascista" deitu izana egozten diote Papiri; Niko, berriz, momentu hartako alkatea izanik, "gertaera hori ekiditeko ezer ez egin izanagatik" dago auzipean. Kasu guztietan "agintearen kontrako atentatua" da salaketa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.