ALBISTEAK

Ezkerreko militante historikoa den Periko Solabarria, Ernaiko beste kideekin batera, espainiar Entzutegi Nazionalean deklaratu beharko du bihar inputatu gisa terrorismoa goraipatzea akusaziopean. Estatuak prozesua apurtzeko jarrera mantentzen du, judikatura eta salboespen neurriak horren zerbitzura jartzen dituelarik.

Madrilgo gobernua konfrontazio giroa piztu nahian jarraitzen du, gatazkarren behin betiko konponbidea nahi duen herritarren gehiengoarengandik gero eta gehiago urruntzen delarik. Sortuk bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guzti egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko.

Amesten dugun mundua eraikitzeko bere bizitza osoan Periko Solabarriak izan duen aldeko jarrera eta konpromesua eskertu nahian, inoiz ezagutu ez den elkartasun keinu eta ekimenak ezagutu dira egunotan Barakaldon. Ordezkaritza politiko, sozial eta sindikal zabala kaleratu da Perikoren alde.

Bat egiten dugu gaur, hilak 18, 20.00tan, Barakaldoko Justizia Jauregian gauzatuko den konzentrazioarekin.

Euskal Herria eta askatasuna defendatze hutsagatik milaka euskal herritar hil egin zituen frankismoaren oinarriak ez ziren Francoren heriotzarekin batera desagertu. Are, frankismoaren zigorgabetasuna izan zen ustezko trantsizioaren ardatzetako bat. Eta, hain zuzen, zigorgabetasun horren gainean dago eraikia egungo gatazka politikoaren korapiloari eusten dion sistema politikoa.

Horrenbestez, frankismoaren zigorgabetasun oro desagerrarazteari ezinbesteko iritzi diogu, bakebidean sakontzeko, herri gisa dagokigun erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eta egia, memoria, justizia eta erreparazioa ziurtatzeko.

Egungo errealitatean kokatzeko ezinbestekoa den hausnarketa egin beharrean, eta bake eta normalkuntza prozesuan aurrerapausuak eman ordez, aitzakiak erabiltzen jarraitzen du EAJ-k atentzioa desbideratzeko asmoarekin, modu honetan SORTU ez ezik, herri honen gehiengoak eskatzen duenari uko eginez, esan du Bizkaiko SORTUko koordinatzailea den Maribi Ugarteburuk.

Gauz goizean EAJko BBBko lehendakaria den Itxaso Atutxak esandakoari erantzunez, hainbat urtetan Ezker Abertzaleak herri honen eskubideen defentsan lana eta ahalegina egin duela esan du ozen Maribi Ugarteburuk. Aldiz, alderdiaren interesak lehenetsi ditu EAJ-k behin eta berriro. Alderdia bera izan da beti lehentasuna EAJrentzat.

Pasa den ostiralean Sortuk aurkezpena egin zuen Bilborock aretoan Bilboko Kontseilua eta Mahaia aurkeztuz. Ekitaldiari buruzko informazioa izateko, hona hemen albistea eta baita bideo bat ere:

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.