Eider Zuriarrainen atxiloketa salatu nahi du Bizkaiko Sortuk. Beste bederatzi lagunekin batera, joan den otsailean epaitu zuten Eider Zuriarrain Espainiako Auzitegi Nazionalean eta, joan den apirilaren 16an, zazpi urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Zuriarraini. Ezarritako zigorraren kontra helegitea jarrita bazuen ere, gaur Ertzaintzak Sondikan atxilotu du.
Bestetik, bihar eta etzi ospatzekoa zen Bizkargi Eguna debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, bai Bizkargi mendian egitekoak ziren ekitaldiak, zein Larrabetzun ospatu behar zirenak. Horrez gain, Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari eskatu dio ospatu ez dezaten beharrezko neurriak hartzeko.
Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendariak Iñigo Cabacasen hilketa istriputzat jotzea onartezina izateaz gain, arduragabekeria galanta da. Urtebete igaro da Rodolfo Aresen Ertzaintzak Cabacas hil zuenetik, eta EAJk orain zuzentzen duen Segurtasun Sailari dagokio ikerketa bizkortuko eta azkeneraino eramango duen informazio eta baliabide oro epailearen esku jartzea. Ondorioz, Gabirondok duela urtebete jazotako hilketa babesteko eta zuritzeko harturiko bidea eskandalagarria dela salatu nahi du Sortuk, haren dimisioa eskatzearekin batera.
SORTUren Bizkaiko Herrialde Kontseilua osatzen dugun kideon aurkezpen publikoa egin dugu gaur. Kontseilua x pertsonaz osatuta dago. Haietatik, x gizonezkoak dira eta x emakumezkoak, eta batez besteko adina x urte da. Guztiok euskara eta gaztelania dakizkigu, gutxienez, eta organo honen lan hizkuntza euskara izango da. Guztiok langileak gara: ikasleak, elektrizistak, irakasleak, abokatuak, mekanikoak, idazleak, langabeak... Politikan lan egiten dugu baina ez gara politikariak, ideal batzuekin konprometitutako herritar antolatuak gara. Gure jarduera politikoa bukatzen denean, gure lehengo zereginetara itzuliko gara, eta espresuki uko egiten diogu une hori iristen denean enpresaren bateko administrazio kontseiluan sartzeari, EAJko eta PSEko lehengo buruek egin duten moduan, adibide bi soilik jartzearren. Gu ez gara klase politikoa, eta ez dugu izan nahi, gu langile klasea garelako.
Espainiako Auzitegi Gorenak Sortuko Bizkaiko kontseilukidea den Urtza Alkorta eta beste hiru lagunen kontrako epaiaren baieztapena ezagutu ondoren, Sortuk salatu nahi du ozen espainiar Estatuak euskal herritarrekiko mantentzen duen jardun errepresiboa.
Konponbide eta bakearen aldeko pausuak eman beharrean, herri honek aspaldi markatutako bideari eutsi beharrean, estrategia errepresiboaren aldeko apustuarekin jarraitzen du Madrilgo Gobernuak. Hortxe ditugu adibidez gazteek jasaten duten jazarpen polizial etengabea edota espetxe politika kriminala. Bakearen estai gisa jarduten du PPk.