Parisen bereziki Charli hebdo astekariaren aurka gertatu diren erasoak hauteskunde departamentalen kanpaina baldintzatuko dute nahi hala ez. Izan ere, batasun nazionalaren aldeko deiek beldur eta seguritate eza sentimenduak handituko dituzte. Testuinguru horretan, indarturik aterako da, beste behin, Front Nationala. Egoera honek indartzen du mugimendu ezkertiar eta abertzalearen presentziaren beharra kantonamendu guztietan. Front Nationalaren aitzinean lehen lerroan kokatu behar gara bere idei atzerakoi eta baztertzaileei aurre eginez.
Ipar Euskal Herriko Sorturen Biltza Nagusiak Prefetaren “proposamenak” aztertu ditu, eta herri-elkargo bakarraren formulan sartzeko irizipidea zehaztu du bozka baten bitartez. Erabaki honen kokapena eta zergaitiak hemen azaltzen dizkizuegu.
Pirinioen bi aldeetako harreman "ofizialak" "mugaz-gaindiko" esparrutik eramaten dira. Esparru honetan jokoan dagon borroka politikoa Euskal Herriaren lurraldetasunaren auziari lotua da guziz. Alabainan, harreman horien bitartez nolako mapa irudikatua da Europan? Irudikapen horrek ikaragarriko garrantzia du, zeren, mugaz-gaindiko esparru baten eraikuntzaren bitartez, Europar instituzioentzat erreferentea den sujetu bat osatu daiteke. Gisa hortan, direla kasik bi urte, Akitaniako eskualdeak eta EAEk mugaz-gaindiko harremanen kudeatzeko tresna publiko bat eratu dute (GECT : Groupement Européen de Coopération Transfrontalière). Tresna honen estatutuetan helburu argi bat esplizitatua da: Akitania/Euskadi euro-eskualde bat sortzearena.
Azken aste hauetan gatazka konponbidearen aldeko dinamika beste norabide batean sartu da, urrats garrantsitsu bat gaindituz eta mugarri berri bat finkatuz. Ezker abertzaleak bultzatutako iniziatiba politikoaren bitartez Euskal Herrian irekitako prozesua elikatzen eta indartzen segitzen du. Preso eta iheslari politikoen kolektiboak mugitu dira, presoek bateratze eta Euskal Herrian hurbilketaren aldeko kanpaina abiarazi dute, eta iheslariek beraien itzulerarako baldintza politikoak eraikitzen segitzen dituzte. Horrela, Ezker Abertzaleak bere lan egitaraua finkatzen du eta prozesuaren erritmoa markatu ere.