ALBISTEAK

Parisen bereziki Charli hebdo astekariaren aurka gertatu diren erasoak hauteskunde departamentalen kanpaina baldintzatuko dute nahi hala ez. Izan ere, batasun nazionalaren aldeko deiek beldur eta seguritate eza sentimenduak handituko dituzte. Testuinguru horretan, indarturik aterako da, beste behin, Front Nationala. Egoera honek indartzen du mugimendu ezkertiar eta abertzalearen presentziaren beharra kantonamendu guztietan. Front Nationalaren aitzinean lehen lerroan kokatu behar gara bere idei atzerakoi eta baztertzaileei aurre eginez.

Ipar Euskal Herriaren bilakaera instituzionalarena izanen da lehen lerroan ezarri beharko dugun beste puntu nagusia. EH Bai-ren biltzar nagusian onartu zen mozioak argitu du ezkerreko abertzaleen posizioa. Lehenik, gure aldarrikapena autonomia estatutua erdiestea segitzen duela oroitarazi genuen eta autodeterminazio eskubidearen gauzapena. Bide horretan, berretsi egin zen kontsentsu zabala lortu duen lurralde kolektibitatearen aldeko parioa. Azkenik, lurralde erreformaren baitan, ditugun baliabide guztiak martxan emanen ditugula epe motzean herri elkargo bakar bat lortzeko. Euskal Herriaren existentzia ezagutuko duena eta baita lurraldetasuna finkatuko duena, beharrezkoak diren gutxiengo eskumenak gureganatuz.

Hauteskunde departamentalak laister burutzear direla eta, EH Bai-ko zuzendaritzak hautagai guztiak aurkezteko asmoz, prentsaurreko bat finkatu du datorren urtarrilaren 31erako. Guztiei dagokigu lanean aritzea, EH Bai-k ahalik eta emaitza politenak lortu ditzan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.