ALBISTEAK

Ezker Abertzalean birfundazio prozesuan murgilduta gauden honetan, Prozesu Feministari berrekiteko eta berau eguneratzeko premian berrestu gara. Norabide horretan aritu ginen gogoetatzen urtarrilaren 7an burututako emakumeen batzarrean. 250 emakumetik gora elkartu ginen Durangon, balantze eta egoeraren azterketarako ariketa emankorra burutuz. Oraingoan, aurrera begirako erronkak finkatzea dagokigu. Helburu horrekin, datorren martxoaren 11n hitzordu berri bat dugu ezker abertzaleko emakumeok Agurainen (10:00etan, Harresi Aretoan).

Batzar horri begira, eskualdekako bilkurak egingo ditugu gainera. Lehenak, larunbat honetan, otsailak 18, Gorbeialdean (11:00etan, Mungiako gaztetxean) eta Aiaraldean (10:0etan, Laudioko Basalarrina Elkartean) izango dira.

Zatoz eta parte hartu!

Izena hemen eman: partehartu.sortu.eus

2017 urtea hasi eta lehenengo bi asteetan gure herrian bi emakume erailak izan dira eta bi urteetako neskato Donostiarra larriki zauritua izan da.

Sortutik gure elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkiogu, Burlatako Blancaren senide eta lagunei.

Urte berria lehenengo erailketa matxistarekin hasi dugu, seme batek bere ama Portugaleten hil du. Indarkeria eta eraso matxistak ezin dira gertaera isolatu edo salbuespen gisa ulertu. Emakumeonganako indarkeria egiturazkoa eta sistemak funtzionatzeko ezinbesteko tresna da.

Abian eztabaida prozesuaren ostean, Ezker Abertzalea gogoeta zein antolakundeen birfundazio prozesuetan murgilduta gauden une hau, ezin hobea da Prozesu Feminista mahaigainera ekartzeko. Askapen mugimenduaren sorreratik bertatik, feministok bertan eragiten saiatu gara, modu batean edo bestean, eta eraginkortasun handiagoz edo gutxiagoz. Horren adibide izan ziren KAS Emakumeak, Aizan eta Egizan. Edonola ere, eraldaketa feminista mugimendu osoaren ardura eta erantzukizuna izan behar zenaren jakitun, 1998an Prozesu Feminista abiatu zuen Ezker Abertzaleak. Hainbat hausnarketa eman baziren ere, aipatzekoa da Ezker Abertzalea subjektu feminista bilakatzeko zama antolakunde feminista bakarraren esku utzi beharrean, zeharlerrokotasunaren aldeko apustua egin zela, antolakunde bakoitzak konpromiso desberdinak hartu zituelarik.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.