Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak eginiko adierazpenak salatzen ditu Sortuk. "Abortua egon bitartean bakerik ez dela egongo" eta abortua ez dela sekula justifikagarria, bortxaketa kasuetan ere ez, adierazi zuen Munillak.
Emakumeoi soilik dagokigu gure bizitza eta gorputzen inguruan erabakitzea. Eskubide osoko subjektuak gara emakumeok eta ez gotzainik ez ministrorik ezin du gugatik erabaki.
Gobernu espainiarrak aurkeztu berri duen abortuaren legearen erreformak emakumeen eskubideen gaineko murrizketa dakar. Murrizketa honen motibazioa ideologikoa da guztiz (Estatu espainiarreko sektorerik atzerakoienak, ultrakatolikoak eta ultraeskuindarrak, asetzeko egina) eta emakumeoi gure gorputzaren gainean dugun erabakitzeko eskubidea eta kontrola kentzea du helburu.
INDARKERIA SEXISTAREN SORBURUA
Indarkeria eta eraso sexistak ezin dira gertaera isolatu edo salbuespen gisa ulertu. Gure ordena sozialaren adierazpiderik larriena da. Larriena, bai, baina ez salbuespena. Emakumeen eta gizonen arteko bereizkeria- eta dominazio-harremanen isla dira. Dominazio-mota eta indarkeria-mota sotilagoak eguneroko ogia dira eta naturaltzat ematen ditugu. Erailketak, jipoiak eta eraso sexualak adierazpiderik larrienak eta agerikoenak dira baina intentsitate txikiko indarkeria eguneroko ogia dugu.
Hargatik, indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, ezinbestean kokatu behar dugu sistema heteropatriarkal oso baten baitan.
La violencia sexista no es más una cruda expresión de la relación de dominación entre hombres y mujeres, es decir, del sistema heteropatriarcal.
Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.