ALBISTEAK

Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza kideek osatzen duten Sorturen delegazioa, ELN eta Kolonbiako Gobernuaren negoziaketen irekieran izango da.

Negoziaketen irekiera bihar izango da, Quiton (Ekuador), eta bertan hasiera emango diote ELN eta Kolonbiako gobernuaren arteko negoziazioen fase publikoari.

Sorturen izenean, fase berri honi gure babes osoa adierazi nahi diogu, eta bidenabar, balorean jarri ELN eta Kolonbiako Gobernuaren artean bakearen eraikuntzan orain arte egindako bidea.

Lau urteko ibilbidea eginik, Sortuk bere Birfundazio Kongresua burutu du, eta, bizi dugun garai historiko hau ezaugarritzeko saiakeran hasita, krisia da lehen lerroan jarri ohi den berba. Zalantzarik gabe, eragin handiko gertakari politiko eta sozialak bizitzen ari gara krisi egoera orokorraren testuinguruan, eta esango genuke une historiko oso berezian gaudenaren sentipena indartuz doala gure kontzientzietan. Garai konplexua da inondik inora, arrisku kolosalak eta itxaropen printzak txirikordatzen direnekoa.

SORTUk, Kolonbian bakea lortzeko helburuz, otsailaren 7tik aurrera, Ekuadorreko Quiton, kolonbiar gobernua eta ELNren arteko elkarrizketa formalei hasiera emateko mahai publikoaren osaketa txalotzen du.

Bi aldeak zoriontzen ditugu mahaia osatzeko zailtasunei aurre egiteko gai izan direlako eta espero dugu, etorkizunean ere, izpiritu berarekin gainditzea sor daitekeen arazo oro.

Asier Altuna Sortuko kidea El Salvadorren da Chapultepeceko akordioen 25. Urteurrena ospatzeko FMLNk antolaturiko ekitaldietan parte hartzen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.