ALBISTEAK

Arnaldo Otegik Rosa Luxemburg konferentzian parte hartu du, bere erailketaren urteurrenarekin. Urtero Alemaniako ezkerrak 1919ko urtarrilaren 15ean erail zituzten Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht omentzen du urtarrileko bigarren igandean. Beste hainbat ordezkarirekin batera (tartean ziren Gorka Elejabarrieta, Sorturen Nazioarteko Harremanetarako idazkaria eta Josu Juaristi, EH Bilduren europarlamentaria) eta Berlingo Euskal Herriaren Lagunak elkartearekin batera hainbat mobilizaziotan parte hartzeko aukera izan du Otegik, eta "Junge Welt"ek antolatutako konferentzian ere hitza hartu zuen larunbatean.

"Estatu bat nahi dugu jendarte guztiz ezberdina eduki ahal izateko"

Arreta handia piztu zuen Otegiren diskurtsoak Berlinen bildutakoen artean. Alemanian zaila izan ohi da abertzaletasuna ulertzea, eta horregatik bere hitzartzean independentismoaren inguruan eta honek ezkerreko politikak egiteko ematen dituen aukeren inguruan hitz egin zuen Arnaldo Otegik. Hona hemen bere hitzartze osoa:

Lore eskaintza eta manifestazioa

Manifestazioaren hasi aurretik Kurdistango eta Euskal Herriko borrokalari guztiei agurra bidali zien Arnaldo Otegik bere twitter profilean: Manifestazioa bukatzerakoan tradizionala den lore-eskaintzan ere parte hartu zuen Euskal Herritik joandako delegazioak:

Sowjetisches Ehrenmaletik deia Bilboko manifestaziora

Nazien aurkako gerran Berlinen hil ziren sovietarrei omenaldia egiten die Sowjetisches Ehrenmal monumentu-hilerriak. Arnaldo Otegi ere bertara joan zen, omenaldi txikia eskaini eta bertatik ere Euskal Herriko ezker indepedentistak duen zentzu antifaxista gogora ekarri zuen, Bilboko manifestaziora deitzeko probestuz.

Argazki galeria

Auto istiripuz zendu den Jean Marie Poli-ren heriotzaren berri pena handiz jakin berri dugu.

Jean Marie Poli Kortsikako presoen askatzearen aldeko dinamikan garrantzi handiko militantea izan da, eta Sulidarità elkartearen Lehendakari gisa eraman duen lana itzela izan da. Bestetik, gure alboan egon da beti, Euskal Herriarekiko elkartasuna adierazteko eta, bereziki, euskal presoen aldeko borroka sustengatzeko prest. Burkide bat galdu dugu.

Ezker Abertzaleak bere senidei, lagunei eta burkidei eta kortsikar preso politikoei bere dolumin eta besarkada sentikorrenak heralazi nahi dizkie. Beste mundu bat posible dela sinetsita, gure Herrien askapen nazionala eta sozialaren alde borrokatzen diren gizon eta emazte guzientzat militante eredugarria izan da Jean Marie.

Sorturen ordezkari den Gorka Elejabarrietak, abenduaren 16, 17 eta 18an Berlinen ospatuko den Europako Ezkerreko Alderdiaren (EEA) 5. Kongresuan hartuko du parte.

Kongresuan Europako herritar guztiei, eta Euskal Herriko herritarrei ere, eragiten dieten gai ezberdin eta garrantzitsuen inguruan eztabaidatuko du EEAk.

Gaur Donostian bildu gara Fidel Castrori omenaldi xumea egiteko. Musika eta hizketaldiak izan ditugu, lore-eskaintza sentitu batekin batera. Kubako euskal errefuxiatu politikoen seme-alaben izenean hitzaldia izan dugu eta Sorturen izenean Arkaitz Rodriguezek hitz egin du:

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.