ALBISTEAK

Sortuk, joan den larunbatean, Glasgow buruturiko RISEn, Eskoziako Ezker Aliantza berriaren, lehen konferentziari ongietorria ematen dio.

Sorturen helburua Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortzea da, internazionalismoaren, ekologismoaren, laizismoaren, antimilitarismoaren eta aniztasunaren balioetan ere oinarritua, eta beraz, ongietorririk beroena ematen diogu Errespetua, Independentzia, Sozialismoa eta Ekologismoaren alde sorturiko Eskoziarako Ezker Aliantzari.

Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna, eta gure elkartasuna eta laguntzarako borondatea adierazi nahi diogu RISEi, eta orohar mundu hobe baten alde borrokan eta lanean dauden guztiei.

Azaroaren 6, 7 eta 8an San Salvador hirian burutu da, Shafic Handal, FMLNren I. Kongresua, FMLNek bere 35 urteko ibilbidean buruturiko lehenengo kongresua. Lau hilabete luzez 20.000 militantek parte hartu dute barne eztabaida prozesuan.

Eztabaidak hiru ponentzia izan ditu; "lineamientos para el trabajo del partido", "Documento sobre el Programa y la estrategia partidaria" eta "documento sobre la formación económico-social de el Salvador". 3 egunetan 1500 delegatuk hiru ponentziak eztabaidatu eta onartu dituzte.

Venezuelako egoeraren eta Estatu espainiarra herrialde subirau honekiko errepikatzen ari den injerentzien aurrean, Sortuk ondorengoa adierazi nahi du:

• Venezuelako Errepublika Bolibarianoaren legitimitatea bere eratzetik hauteskunde prozesu demokratikoetan oinarritzeagatik ezaugarritu izan da. Nazioarteko instantziek ere hala definitu dituzten prozesuak. Ondorioz, nazioarteko komunitateak venezuelar instituzioak errespetatu behar ditu.

Asier Altuna, Sorturen Amerikarako arduradunak bilera izan duen irailaren 9an Jaime Paz Zamora, Boliviako presidente ohiarekin. Sorturen ordezkariak, alderdiaren agurra eman eta 2013an beste 12 presidente ohirekin batera Aieteko Adierazpena babestu izana azpimarratu zuen.

Paz Zamora presidenteak espainiako prozesu politiko, ekonomiko eta kulturalen jarraipenean interesa adierazi eta Euskal Herrian eta Espainian bakea egonkortu dezaten itxaropena azaldu zuen.

Modu berean Sortuko Idazkari Orokor Arnaldo Otegiren egoeraz galdetu eta bere elkartasun agurra bidali zion.

Bilera ikurrina eta Arnaldo Otegiren "Tiempo de luces" opariarekin bukatu zuten.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.