ALBISTEAK

Sortuk Carlos Gabiria Diaz, Kolonbiako Ezkerraren liderraren heriotzaren aurrean bere doluminak adierazi nahi ditu.

Ibilbide luzeko abokatu eta intelektuala, Carlos Gabiria oso gazte hasi zen giza eskubideen defentsan.

Erakutsitako konpromisoak, erbesteko bidea hartzera behartu zuen zuen 1987. urtean. Bere itzuleraren ondoren, Auzitegi Konstituzionalak epaile gisa aritu zen 1993tik 2001era, "Frente Social y Político"ren izenean senatari kargua okupatu zuen arte.

Julen Arzuaga Bogotan dago Kolonbiako presoen inguruko "La larga vida de las mariposas" nazioarteko jardunaldien bigarren saioan. Aurreko saioan Amaia Izko abokatuak parte hartu zuen. Jardunaldietan Kolonbia osotik etorritako presoen senide eta elkartasun taldeek hartu dute parte.

Jardunaldiek Kolonbiako negoziazio prozesuaren agendan presoen auzia kokatzea dute helburu eta horretarako nazioarteko eta Kolonbiako ordezkari ezberdinen ekarpena jaso dute. Nazioartetik ordezkari ezberdinek euren esperientzia edo ezagutza partekatu dute, Palestina, Kurdistan, Brasil, EEBB, Paraguay, Venezuela, Danimarka eta Euskal Herritik hizlariak izan dituztelarik.

Mintegian "Arnaldo Otegi askatzea eta dispertsio politikarekin bukatzea, askatze goiztiar baten lehen urrats gisa" aldarrikatzen dituen ebazpena onartu da.

Martxoaren 13 eta 15eko asteburuan Mexiko Hirian burutu da Partido del Trabajoren 19. Mintegia. Sorturekin batera mundu osoko alderdietako dozenaka ordezkarik parte hartu dute mintegian, Brasilgo PT, Kubako Alderdi Komunista, Alemaniako Die Linke, FSLN eta FMLN besteak beste.

Gorka Elejabarrieta, Sorturen Nazioarteko Harremanetarako arduradunak eta Urko Aiartza Senatariak Sinn Féinek asteburu honetan Derryn antolatu duen Ard Fheisean hartu dute parte. Ard Fheisa hauteskunde ziklo berri baten atarian eta 1916eko altxamenduaren lehenengo mendeurrenaren aurreko urtean burutu da.

Ard Fheisean Gerry Adamsek burutu du hitz hartze nagusia, Sinn Féinek hegoaldean gobernatzeko asmoa duela azaldu eta kongresuan erabakitakoaren harira ez dituztela ez Fine Gael edo Fianna Fáilen gobernuak babestuko. Eta 1916ko altxamenduaren urteurrenaren harira Irlandaren etorkizunari buruzko nazio eztabaida bat burutzearen beharra plazaratu du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.