Mintegian "Arnaldo Otegi askatzea eta dispertsio politikarekin bukatzea, askatze goiztiar baten lehen urrats gisa" aldarrikatzen dituen ebazpena onartu da.
Martxoaren 13 eta 15eko asteburuan Mexiko Hirian burutu da Partido del Trabajoren 19. Mintegia. Sorturekin batera mundu osoko alderdietako dozenaka ordezkarik parte hartu dute mintegian, Brasilgo PT, Kubako Alderdi Komunista, Alemaniako Die Linke, FSLN eta FMLN besteak beste.
Mintegia hiru bloke nagusitan banatu da, eta hirugarren blokearen amaieran Euskal Herrian martxan den prozesuaren aldeko ebazpena onartu zen (behean eta irakurketaren gaztelaniazko audioa atxikiturik irakurketa).
1. Gobernu eta proiektu alternatiboen aurkako inperialismoaren kontraerasoa. Eredu berriko Estatu kolpeak.
2. Gobernu eta proiektu alternatiboen egonkortze, defentsa eta kontraerasoa, agresio inperialaren aurrean.
3. Egungo egoerari loturiko Gaiak.
Mintegian zehar Asier Altuna Sortuko ordezkaria, beste batzuen artean, Manuel Zelayarekin (2009ko estatu-kolpearen ondoren baztertutako Hondurasko presidente legitimoarekin) bildu da.
Ebazpena:
Mexiko Hirian "Alderdiak eta Jendarte berria" XIX mintegian bildu diren Ezker alderdi eta erakunde ezkertiar eta progresistek:
Hauek ikusita:
Euskal Herrian, Bakearen eta politikaren prozesu bat indarrean dago, 2011ko Donostiako Adierazpenaren ondoren.
Beharrezkoa dela Donostiako adierazpenaren gatazkaren ondorioei dagozkion hiru puntuak tratatzea, presoen gaia barne.
PPren gobernua, Euskal Herriko normalizazio politikoan edozein aurrerapen saihestu nahian dabilela. Eta, ondorioz, bakearen bidean urrats berri guztiak etengabe erasotzen dituela Espainiako Gobernuak.
Arnaldo Otegiren, Batasunako bozeramailea ohia eta egungo Sorturen idazkari nagusia eta Bakearen Nobel Sariak Desmond Tutuk, "bake prozesuan lider" deskribatu zuenaren., askatasuna beharrezkoa dela.
Otegi independentismoak gatazka konpontzeko elkarrizketa bide bakartzat hautatzearen aldeko apustua egiteko gidari nagusia izan zela.
Arnaldo Otegi eta gatazkaren zerikusia duten, beste euskal 463 preso, dispertsio politikak sufritzen dutela. Hau da, nahita estatu frantses eta espainoleko 77 kartzeletan daudela sakabanatuta, euren jatorritik distantzia handietara, eta maiz isolamendua.
Presoen dispertsioa nazioarteko legediaren arabera legez kanpokoa dela gogoratu behar da. Familiek bere senideak bisitatzeko distantzia luzeak bidaiatu beharra zigor erantsi bat dela.
Hurrengoa ebazten dugu:
Arnaldo Otegi askatzea eta dispertsio politikarekin bukatzea, Euskal Presoak Euskal Herriko Kartzeletara eramanez, askatze goiztiar baten lehen urrats gisa, eskatzen dugu."
Euskal herrian bake justu eta iraunkorra lortzeko beharrezko urratsak direla ulertzen dugu.
Mexiko, 2015eko Martxoaren 14ean.