ALBISTEAK

Sortuk Carlos Gabiria Diaz, Kolonbiako Ezkerraren liderraren heriotzaren aurrean bere doluminak adierazi nahi ditu.

Ibilbide luzeko abokatu eta intelektuala, Carlos Gabiria oso gazte hasi zen giza eskubideen defentsan.

Erakutsitako konpromisoak, erbesteko bidea hartzera behartu zuen zuen 1987. urtean. Bere itzuleraren ondoren, Auzitegi Konstituzionalak epaile gisa aritu zen 1993tik 2001era, "Frente Social y Político"ren izenean senatari kargua okupatu zuen arte.

 2006an Kolonbian lehendakaritzarako lehian sartu zen "Polo Democrático Alternativo"ren ordezkari gisa, eskuinaren hautagaiaren, Alvaro Uribe Velezen, aurka. Ezkerrarentzat emaitza historikoa lortuz. Urte hartatik eta 2009ra arte Polo Democrático Alternativo"ren Lehendakaria izan zen.

Carlos Gabiria Martxoaren 31ean hil zen, bihotzeko gaitz batek jota, 77 urte zituelarik.

Sortuk bere elkartasuna adierazi nahi die bere senide eta lagunei eta mezu hau Kolonbiako ezker osoari zabaldu nahi diogu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.