Atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak onartutako prozesu konstituziogilearen oinarriak baliogabetu zituen. Oraindik zehazteko dago Carme Forcadell Parlament-eko presidentea auzipetuko duen ala ez. Hogei egunetan erabakiko du auzitegiak bide penala erabiliko duen edo ez Forcadellen kontra.
Espainiar estatuko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren aurrean Sortuk zera esan nahi du: alde batetik, elkartasun osoa adieraztea Carme Forcadell-i eta nola ez Catalunyan martxan den prozesu konstituziogileari; bigarrenik, Catalunyako herriari eman diezaiokegun laguntzarik onena, bertan, Euskal Herrian gure prozesu konstituziogilea martxan jartzea litzatekeela, alegia, Euskal Herriak ere bere bide propioa lantzea estatu burujabea izateko eta azkenik, dei bat espainiar estatuari, ez ditzala oztopatu Catalunyan hasi eta Euskal Herrian hasiko diren deskonexio prozesuak. Orainarte eta orain ere ikusten ari garenez, estatu espainiarraren eskaintza soilik inposaketa, mehatxua eta errepresioa baino ez da izan. Argi geratzen ari da estatu espainiarrean ez dagoela marjenik ibilbide demokratikoa egiteko eta beraz euskal estatuaren ereduari buruzko eztabaidari heltzeko tenorea iritsi zaigu.
Sortuko Amerikarako ordezkari, Asier Altuna buru zuen Euskal delegazio batek ekainaren 23 eta 26 artean San Salvadorren ospaturiko Sao Pauloko Foroaren XXII. Saioan parte hartu du.
Delegazioak Chalatenangoko departamentura jo zuen ekainaren 23an El Salvadorren ibilitako Euskal internazionalistei omenaldia egiteko.
http://sortu.eus/eu/albisteak/nazioartea/1842-bi-herri-ditut-maitatzeko-mundu-bat-borrokatzeko
Atzo ekainaren 22an, Sortuko Amerikarako ordezkari, Asier Altuna buru zuen Euskal delegazio batek omenaldi xumea eskeini zien atzo, gaur eta biharko internazionalista guztiei el Salvadorren.
Omenaldia, Las Vueltasen eman zen, Pakito Arriaran, eraila izan zen zonaldean, Chalatenangoko departamentuan. Udaletxean harrera egin zitzaion euskal delegazioari, bertan Las Vueltaseko alkatea Rosa Candida, Gilberto Rivera FMLNko diputatua, gerrilari ohiak eta gerran senideak galdu zituzten amak bildu ziren.
Dilma Rouseff presidentearen aurka hango Senatuak maiatzaren 11n onetsitako salakuntza, Brasilen demokraziaren kontra ematen ari den estatu kolpe parlamentarioaren jarraipena baino ez da.
Sektore atzerakoienek, eskuinak eta bere oligarkiek egungo Gobernua azken hauteskundeetan babestu zuten 54 milioi brasildar gutxietsi dute. Bozken bidez ezin dutena estatu kolpe parlamentario bidez egiten saiatu dira.