ALBISTEAK

Dilma Rouseff presidentearen aurka hango Senatuak maiatzaren 11n onetsitako salakuntza, Brasilen demokraziaren kontra ematen ari den estatu kolpe parlamentarioaren jarraipena baino ez da.

Sektore atzerakoienek, eskuinak eta bere oligarkiek egungo Gobernua azken hauteskundeetan babestu zuten 54 milioi brasildar gutxietsi dute. Bozken bidez ezin dutena estatu kolpe parlamentario bidez egiten saiatu dira.

Dilmaren gobernuaren aurkako etengabeko erasoak Brasilgo herritarren eta demokraziaren kontrako eraso zuzenak dira.

Frente Brasil Popular eta Frente Pueblo Sin Miedo herri mugimenduekin bat egin duten indar ezkertiar eta progresistek poztu egin gaituzte. Batasuna orain behar da inoiz baino gehiago, parlamentu bideko estatu kolpearen aurka zein demokraziaren eta gizarte lorpenen alde.

Agiri hau sinatzen dugun Euskal Herriko erakundeok gure babesa adierazi nahi diegu brasilgo herriari eta beraien eskubide demokratikoak batasunean defendatzen dituzten erakundeei.

Era berean, geuk ere mobilizazioarekin bat egin nahi dugu: Bilboko Arriaga plazan eta Donostiako Boulebarrean izango gara maiatzaren 26an 19:00etan, lelo hau aldarrikatuz:

"BRASILGO ESTATU KOLPEARI EZ!"

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.