ALBISTEAK

Sortuk Milagro Sala, Merkosur-eko diputatua eta TUPAC AMARU erakundeko buruzagia denaren, atxikiloketa salatzeko Argentinako Giza Eskubideen defentsarako mugimenduek sustatu duten kanpainarekin bat egin du.

Modu honetan, Sortuk bere ahotsa, Mauricio Marcriri, Salak bereala askatasuna berreskuratzeko beharrezkoa egin dezan eskatzeko batu diren Argentina nahiz munduko beste leku batzuetako eragile sozial nahiz giza eskubideen mugimenduri gehitu dio.

Milagro Sala parlamentaria Jujuy probintziako Gobernuak sartutako delituak eta istiluak gauzatzera zirikatzea akusatzen zuen salaketa baten ostean etorri zen.

Aldiz, latinoamerikako herrialde horretako giza eskubideen erakundeek salatu duten gisan, aktibista ezagun honen delitu bakar, milaka lagunek egin gisan, duela hilabetetik Gobernazioaren eraikinaren aurreko plaza publikoan, adierazpen, bilkura, manifestazio eta aldarrikapen eskubideen urraketen inguruko protestak praktikara eramatea izan da. Mobilizazio horien helburua Gobernadoreak ezarritako neurrien aurrean, hauen iritziz, langile eta mugimendu sozialen eskubideak larriki erasotzen dituelako, herritarren kexua adieraztea izan da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.