ALBISTEAK

Apirilaren 17an, igandez, ganbara baxuko bi herenek Dilma Rousselff Presidentearen aurkako impeachment-a -epaiketa baten hasiera habilitatzeko prozesua- onartu zuten. Bozketa horren ondoren, Senatuari dagokio, 15 egun inguruko epe batean, erabakia ratifikatzea.

Duela hainbat urtetatik zetorren sostengaezintasun egoera horren hazkundea Brasilen. Krisi politiko honen atzean ageri diren arrazoiekiko eta interesekiko independenteki, Parlamentuan emandako pauso honekin garbi geratu da oligarkia brasildarrak dagoeneko erabaki duela Brasileko PTren gobernu gehiago jasateko ez dagoela prest.

Etenik gabeko 13 urte gobernuan igaro ondoren, Lula da Silva Presidente ohiak 2018ko hauteskundeetara aurkezteko bere asmoa iragarri zuen. Lula-k babes handia du Brasilgo herritar klaseetan eta 2018an hauteskundeak irabazteko aukera errealak dituen hautagaia da.

PT eta Lularen garaipen berri baten beldurraren aurrean, Brasilgo indar neoliberalak (komunikabide, alderdi politiko, oligarkia finantzario..) elkartu egin dira Dilma Rousseff-en Gobernua kanporatzen saiatzeko, eta, ustezko ustelkeri kasuen bitartez Lula baldintzapean jartzen saiatzeko.

Lula-ren izena zikintzeko saioa, PTren baitako indarren erreakzioarekin eta ezkertiar eta aurrerakoiak kalean zirela topatu zen. Erantzun sendoa, nahiz eta, ezaguna den gisan, Brasilen ezkerra bananduta egon; beste arrazoi askoren artean, Dilma-ren Gobernuaren politiken eta PTk arlo ekonomikoan, ingurumenekoan nahiz eskubideen inguruan dituzten ezberdinatasunak medio.

Brasileko azken aste hauetatik atera daitekeen elementu positibo bakarra, ziurrenik, sektore herritar eta ezkertiarrek, gezur handi hau deseraikitzeko, kalean, erakutsi duten erreaktibazioa da. Komunikabideek sugeritzen dutenaren aurka, Rousselff ez da jarraitua korrupzio kasuegatik, ustez defizit publikoa disimulatzeagatik baizik. Gaitsezgarria dirudien arren, bestelako estatuetan – Ebko estatuen kasuan zigor ekonomikoa defizitaren helburuak ez betetzeagatik- ez da kargugabetzerik eman.

Kalearen berpiztea sintoma ona da, nabaria baita ezkerreko aliantzen porrotak indar kontserbadoreek behin betiko kolpea emateko dituzten bitarteko guztiak erabiltzea ahalbidetzen ari dela. Lehen pausoa jada eman dute kamara baxuan bi herenekin Dilma-ren eta PTren gobernuaren aurkako impeachment-a onartuz.

PDMB-ak eta Asanbladako PTren 4 gobernu bazkidek, gobernuari beren babesa erretiratu diote, Rousselff-en prozesamentuari bide eginez. Paradoxikoki, biltzarkide guztiek beren babesa kendu ostean, bere karguan gelditzen den bakarra Michel Temer asanbladako Presidenteordea, PMDBren egungo presidentea, da.

Hamabost egunetan gaia Senatuan aztertuko da eta Senatuko gehiengo soilak onartuz gero, Dilma Rousselff kargutik aldendua eta ikertua izango da 180 eguneko aldian. Bere aurkako frogarik aurkitu ezean, kargura itzuli ahal izango du. Alderantziz gertatzen bada Presidentetza Michel Temer Presidenteordeak eskuratuko du. Ez dirudi ordea, behin senatuak impeachment-a onartuz gero, Dilma boterera itzuliko denik.

Eskuinaren maniobra honek Brasilgo oligarka handien laguntza du. Oposizioko alderdietatik, Sao Pauloko industria federazioa bezalako ugazaba handienganaino, Confederación Nacional de Industrías (CNI), etab. Aldiz, kalera irten dira PTren Gobernua babestuz, Lurrik Gabekoen Mugimendua (MST) bezalako talde sozialak, Bateratutako Langileen Zentrala (CUT), Ikasleetako Zentral Nazionala, (CNE), artistak, intelektualak eta PT, PcdoB, PDT-a bezalako alderdiak.

Brasil krisi ekonomiko, politiko eta instituzionalean erabat murgilduta aurkitzen da. Era berean, maila sozialean klaseen arteko talka ematen da: herritarren geruzaren eta klase artekoa batetik, eta oliogarkiaren baitako sektore baten eta aldaketa nahi duten klase ertain eta altukoen artean bestetik. Oligarkiak, urgenteki boterea behar du, Lula-k 2018aren hauteskundeen ondoren kargua eskuratu ahal izatea ekiditeko.

Honduras eta Paraguaiko aurrekarien atzetik, Dilmaren Gobernua bide guztiak erabiliz botatzeko estrategiak oso aurrekari arriskutsua irekitzen du Amerika Latinak. Brasileko nahi Lanitoamerikako demokrazia zalantzan jartzen du eta bestetik, arrisku bizian gelditen dira gobernu aurrerakoek eta Latinoamerikako ezkerrak azken 15 urte hauetan irabazi dituzten lorpen sozialak.

Ondorio kontinentalez gain, asko eta larriak izango liratekeela Brasilen pisua kontutan izanda, ikusteko dago kolpe instituzional honek ze eragin izango duen mundu mailako ekonomian eta BRICS-en blokerarengan izan ditzaketen ondorioak, munduko geopolitikan. Zatitutako herrialde honek 4 hilabete barru 2016ko munduko futbol txapelketa jasoko du bertan. Eta mundu zabala Brasilera begira egongo da, eta ez soilik kirol arrazoiengatik.

Desestabilizazio eta kolpe politikak bertan behera gelditzearen nahietik haratago, argi dago kontinenteko bestelako lekuetan martxan dagoen estrategia baten aurrean gaudela eta garapen demokratiko eta sozialaren zikloa ixtea duela helburutzat.

SORTUtik gure elkartasun eta babes guztia adierazi nahi diegu Amerika Latinako gobernu zilegi eta demokratikoei, eta Brasilen nahiz Venezuela, Ecuardor... bezalako herrien kontrako desestabilizazio planak gaitzestea.

Horregatik, pasa den apirilaren 2an Bilboko Kontsulatuaren aurrean egin genuen gisan, eremu guztietan, konpromiso internazionalista sustatzen jarraituko dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.