ALBISTEAK

Turkiako gobernuak herri kurdua eta bere erresistentzia kriminalizatzeko burutzen duen politika guztiz arbuiatzen du Sortuk.

Hainbat hiri eta herri kurduren aurka burututako erasoaldi militarrak zein HDP alderdia legez kanpo uzteko mehatxuak Kurdistanen suntsipena helburu duen logika beraren azkeneko adibideak ditugu.

Logika horri jarraipena emanez, eta Erdogan presidenteak Kurdistango Langileen Alderdiaren aurka iragarritako erabateko gerrarekin bat eginez, Espainiako Poliziak erresistentzia kurduarekin lotura egotzita hainbat pertsona atxilotu ditu gaur, horietako bat Bilbon.

Sortuk irmoki salatu nahi du Estatu Islamiarraren aurkako borrokaren lehen lerroan dagoen erresistentzia kurduaren aurka, AEB eta EBren onespenarekin Turkiak burutzen duen ofentsiba. Baita elkartasun internazionalista kriminalizatzeko Ankarak, bere ohiko aliatuen laguntzaz, bultzatzen duen estrategia.

Polizia operazio honetan atxilotuak izan diren pertsonak aske uztea eskatzen dugu, eta gaur arratsaldean, Bilbon, operazio hau salatzeko deitu elkarreratzearekin bat egiten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.