Apirilaren 17an, igandez, ganbara baxuko bi herenek Dilma Rousselff Presidentearen aurkako impeachment-a -epaiketa baten hasiera habilitatzeko prozesua- onartu zuten. Bozketa horren ondoren, Senatuari dagokio, 15 egun inguruko epe batean, erabakia ratifikatzea.
Duela hainbat urtetatik zetorren sostengaezintasun egoera horren hazkundea Brasilen. Krisi politiko honen atzean ageri diren arrazoiekiko eta interesekiko independenteki, Parlamentuan emandako pauso honekin garbi geratu da oligarkia brasildarrak dagoeneko erabaki duela Brasileko PTren gobernu gehiago jasateko ez dagoela prest.
Turkiako gobernuak herri kurdua eta bere erresistentzia kriminalizatzeko burutzen duen politika guztiz arbuiatzen du Sortuk.
Hainbat hiri eta herri kurduren aurka burututako erasoaldi militarrak zein HDP alderdia legez kanpo uzteko mehatxuak Kurdistanen suntsipena helburu duen logika beraren azkeneko adibideak ditugu.
Logika horri jarraipena emanez, eta Erdogan presidenteak Kurdistango Langileen Alderdiaren aurka iragarritako erabateko gerrarekin bat eginez, Espainiako Poliziak erresistentzia kurduarekin lotura egotzita hainbat pertsona atxilotu ditu gaur, horietako bat Bilbon.
Sortuk Milagro Sala, Merkosur-eko diputatua eta TUPAC AMARU erakundeko buruzagia denaren, atxikiloketa salatzeko Argentinako Giza Eskubideen defentsarako mugimenduek sustatu duten kanpainarekin bat egin du.
Modu honetan, Sortuk bere ahotsa, Mauricio Marcriri, Salak bereala askatasuna berreskuratzeko beharrezkoa egin dezan eskatzeko batu diren Argentina nahiz munduko beste leku batzuetako eragile sozial nahiz giza eskubideen mugimenduri gehitu dio.
Kolonbiako gobernuak eta FARC-ek biktimen erreparazio eta justiziarako sinatutako akordioa, euskal gatazka politikoaren testuinguruan pareko akordioak lortzen lagundu beharko lukeen berri ona da.
Erdietsitako akordioak nazioarteko mugarri berria ezarri du bortxakeria politikoaren biktimen aferari heltzeko orduan. Gainera, garrantzizkoa da aipatu akordioa Gobernu kolonbiarra eta FARCen arteko elkarrizketen ondorioa izatea; beraiei dagokie bortxakeriaren erabilpenaren ondorioei dagozkien erantzukizunak bere egitea eta horrelaxe ari da gertatzen.