ALBISTEAK

Azaroaren 6, 7 eta 8an San Salvador hirian burutu da, Shafic Handal, FMLNren I. Kongresua, FMLNek bere 35 urteko ibilbidean buruturiko lehenengo kongresua. Lau hilabete luzez 20.000 militantek parte hartu dute barne eztabaida prozesuan.

Eztabaidak hiru ponentzia izan ditu; "lineamientos para el trabajo del partido", "Documento sobre el Programa y la estrategia partidaria" eta "documento sobre la formación económico-social de el Salvador". 3 egunetan 1500 delegatuk hiru ponentziak eztabaidatu eta onartu dituzte.

 Nazioarteko ordezkaritza zabala izan da bertan; Argentina, Brasil, Ecuador, Rep. Dominicana, Kuba, Espainiar estatua, Norbegia, Suedia, AEB, Nikaragua, Venezuela edota Euskal Herritik etorritako delegazioak egon dira presente.

Sorturen izenean Asier Altuna Amerikarako ordezkariak hartu zuen hitza igandean, azaroaren 8an. Bere hitz hartzean Euskal Herria eta Salvadorren arteko harreman historikoak ekarri zituen gogora, eta gerra garaian beren bizia eman zuten 3 euskal internazionalistei gorazarre egin zien; Belen Garcia, Marta Gonzalez eta Pakito Arriaran. Halaber, Asier Altunak elkartasun internazionalista joan etorrikoa dela azpimarratu zuen eta FMLNri azaldutako elkartasuna eskertu, 2015eko abuztuan FMLNren konbentzioak EH bake prozesuaren aldeko ebazpena onartzeagatik, tartean Arnaldo Otegi eta preso politiko guztien askatzea eskatuz.

Bukatzeko, Asier Altunak, Pakito Arriaran gudari internazionalistaren hitzak ekarri zituen gogora; Bi Herri ditut maitatzeko, Mundu bat bere alde borrokatzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.