ALBISTEAK

Sortuk, joan den larunbatean, Glasgow buruturiko RISEn, Eskoziako Ezker Aliantza berriaren, lehen konferentziari ongietorria ematen dio.

Sorturen helburua Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortzea da, internazionalismoaren, ekologismoaren, laizismoaren, antimilitarismoaren eta aniztasunaren balioetan ere oinarritua, eta beraz, ongietorririk beroena ematen diogu Errespetua, Independentzia, Sozialismoa eta Ekologismoaren alde sorturiko Eskoziarako Ezker Aliantzari.

Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna, eta gure elkartasuna eta laguntzarako borondatea adierazi nahi diogu RISEi, eta orohar mundu hobe baten alde borrokan eta lanean dauden guztiei.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.