Venezuelako egoeraren eta Estatu espainiarra herrialde subirau honekiko errepikatzen ari den injerentzien aurrean, Sortuk ondorengoa adierazi nahi du:
• Venezuelako Errepublika Bolibarianoaren legitimitatea bere eratzetik hauteskunde prozesu demokratikoetan oinarritzeagatik ezaugarritu izan da. Nazioarteko instantziek ere hala definitu dituzten prozesuak. Ondorioz, nazioarteko komunitateak venezuelar instituzioak errespetatu behar ditu.
• Azken urteetan, nazioarteko instantzia desberdinetatik, eta modu oso aktiboan espainiar estatuaren aldetik, Venezuela -bai bere instituzioak baita ordezkariak ere- kriminalizatzeko saiakerak asko izan dira; biolentziaren erabilera eta gobernu legitimoa boteretik kentzeko saiakerak sustatu edo babestea barneratzeraino.
• Aurrekari diren esperientziei erreparatuz, egun Venezuelak bizi duen hauteskunde testuinguruak, Sortuk gaitsezten duen ildo bereko jarrerei bide eman liezaioke. Horregatik, datorren hilabetean Venezuelan ospatuko diren hauteskunde legegileak, kanpo injerentziarik gabekoak izatea galdetzen dugu. Herritarrak modu aske, demokratiko eta baketsuan euren hautagaiak hautatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.
• Venezuelako herriaren erabaki demokratiko eta soberanoak beti errespetatuak izan behar dutela ulertzen du Sortuk. Herrialdeko alderdi politiko guztiek hauteskunde hauei modu demokratiko eta baketsuan aurre egin diezaietela nahiko genuke. Eta gure errespetu eta elkartasuna adierazten diogu venezolar herriari.
• Azkenik Venezuelako Errepublika Bolibarianoa zoriondu nahi dugu Nazio Batuetako Segurtasun Kontseilurako eta Giza Eskubideen Kontseilurako hautatua izateagatik.