Sorturen nazioarteko harremanetako arduraduna den Gorka Elejabarrieta Londresen dago aste honetan. Bere bisitan pasa den maiatzeko hauteskundeetan berriro hautatutako hainbat parlamentariekin bildu da Euskal Herriko egoeraren inguruan informazioa helarazteko. Batez ere, euskal preso polikoen kolektiboaren egoera eta Pariseko Konferentzia Humanitarioaren garrantzia azpimarratu die.
Elejabarrietak beste hainbat bilkuretan ere parte hartu du. Lord Hylton parlamentarioak atzo bertan Kobaneren egoeraren inguruan egindako aurkezpenean adibidez. Bertan, dispora kurduari Euskal Herriaren elkartasuna adierazteko baliatu zituen bere hitzak.
Jader Adnan, duela hilabetetik gose greban dagoen preso palestinarra, Assaf Harofeh ospitalean aurkitzen da autoritate israeldarrek bortxaz ospitaleratzea erabaki ostean. Senide nahiz giza eskubideen aldeko erakundeek Adnanen egoera oso larria dela adierazi dute. Bere protestak, beste behin, modurik dramatikoenena, palestinar presoek jasaten duten muturreko egoera agerian usten du.
Adnanen kasua bereziki adierazgarria da, bederatzi alditan atxilotu baitute; beti "atxiloketa administratibo" egoeran. Isrelek modu intentsiboan erabiltzen duen figura honek, pertsona bat denbora mugagabean espetxean izatea ahalbidetzen du, epaile baten akusazio ofizialaren jakitun izan gabe. Modu honetan atxioketa sei hilabeteka luzatzen da, preso dagoen pertsonak bere aurka dagoen akusazio zehatzaren berri izan gabe. Honek, oinarrizko eskubidea den defentsarena urratzen du.
VII Cumbre de las Américas historikoan, bigarren aldiz, Barack Obama AEBtako Presidentearen eta Raul Castro, Kubako Presidentearen esku ematea ikusi ahal izan genuen. Panamako gailurra historiara igaroko da Kubaren presentziagatik, 50 urtean lehendabizikoz , eta Estatu kubatarreko presidenteak Obamari "terrorismoa sustatzen duten herrien" zerrendatik ateratzeko Obamari egindako eskaeragatik.
Apirilaren 23an Gaztelako egun nazionala ospatzen da Villalar de los Comuneroseko herrian, Sortuk bertan elkarturiko lagunei agur internazionalista bidali die eta Gaztelaren askapen sozial eta nazionalaren alde konprometiturik dauden guztiei egun alai eta arrakastatsua opa die.