ALBISTEAK

Sorturen nazioarteko harremanetako arduraduna den Gorka Elejabarrieta Londresen dago aste honetan. Bere bisitan pasa den maiatzeko hauteskundeetan berriro hautatutako hainbat parlamentariekin bildu da Euskal Herriko egoeraren inguruan informazioa helarazteko. Batez ere, euskal preso polikoen kolektiboaren egoera eta Pariseko Konferentzia Humanitarioaren garrantzia azpimarratu die.

Elejabarrietak beste hainbat bilkuretan ere parte hartu du. Lord Hylton parlamentarioak atzo bertan Kobaneren egoeraren inguruan egindako aurkezpenean adibidez. Bertan, dispora kurduari Euskal Herriaren elkartasuna adierazteko baliatu zituen bere hitzak.

Azkenik Sorturen ordezkariak Sinn Féinek parlamentuko Macmillan salan antolatu duen harreran parte hartuko du. Harrera Martin McGuinnessek zuzenduko du. Ekimena errepublikar irlandarrek bake prozesuan Irlandar errepublikako nahiz Erresuma Batuko gobernuen inplikazio sakonagoa aldarrikatzeko abiatutako ekimenen baitan kotzen da.

Gogorarazi beharra dado harrera hau "Uncomfortable Converstions – an initiative for dialogue towards reconciliation" Elkarrizketa deserosoak – adiskidetzea helburu duten elkarrizketen ekimena" baino bi aste lehenago burutuko dela, ekimenean irlandar prozesuko subjketu garrantzitsuek parte hartuko duten, Peter Hain estatuko idazkari laborista ohia eta Lord Alderdice, Stormonteko asanbladako bozeramaile ohia.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.