Gorka Elejabarrieta, Sorturen Nazioarteko Harremanetarako arduradunak Sinn Feinek asteburu honetan Derryn antolatu duen Ard Fheisean hartuko du parte. Ard Fheisa hauteskunde ziklo berri baten atarian eta 1916eko altxamenduaren lehenengo mendeurrenaren aurreko urtean burutuko da.
Sorturen ordezkariak nazioarteko atalean hartuko du parte larunbat arratsaldean, Palestinako Enbaxadorearekin eta Hego Afrikako ANCko eta Syrizako ordezkariekin batera.
Elejabarrietak Arnaldo Otegik idatzitako gutun bat irakurriko du. Izan ere Ard Fheis honetan aurkezturiko mozioen artean, Sinn Feineko zuzendaritzak eta preso ohien elkarteak Arnaldo Otegiren, auzi politikoetan kondenatutakoen eta preso gaixoen askatasuna eta dispertsio politikaren amaiera eskatzen duen mozioa aurkeztu dute.
Gorka Elejabarrieta, Sorturen nazioarteko harremanen arduraduna, Uruguain da "Ezkerra eta proiektu aurrerakoiak eskualdean: aldaketarekin jarraitzeko erronkak" Nazioarteko Mintegian parte hartzen. Mintegia Jose Mujicak presidente gisa burutuko duen azken ekintzetako bat izan da.
Elejabarrietak Frente Amplioren gonbiteari erantzunez hartu du parte ekitaldi honetan eta José Mujicari, Uruguayko Bandera entregatzeko Montevideoko Independentzia plazan buruturiko agur ekitaldian parte hartzeko aukera izan du. Mintegian Monica Xavier, Frente Amplio presidentea, Rui Falcao Brasilgo Langileen Alderdiko presidentea, Oscar Bonilla, Ekuadorreko Alianza Paíseko kidea, eta Elias Jaua, PSUVekoa, hartu dute parte besteak beste.
Igandean, martxoaren 1ean, Tavaré Vazquezek hartuko du Presidentetza. Sortuk bere babesa azaldu nahi die berriro ere bi presidenteei eta Frente Amplio osoari.
Sortu interes handiz ari da Venezuelako Errepublika Bolivartarrak bizi duen egoera politikoa jarraitzen eta kezka adierazi nahi dugu. Irmoki deitoratzen dugu herri borondatearen aurkako, Nicolas Maduroren Gobernu legitimoaren aurkako, azken kolpe frustratua.
Egoera honen aurrean, Sortuk bizi den egoera politikoaren despolarizazioan pausuak emateko asmoz UNASURrek egin duen proposamena eta Brasil, Kolonbia eta Ecuadorrekin batera osatutako agenda babesten ditu.
Sortuk agurra bidali dio Kurdistango Democratic Freewomen Movementuak urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean Diyarbakirren burututako kongresuari.
Sortuk ez du bilerara delegaziorik bidaltzeko aukera izan, eta honen ondorioz Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak bideo bat bideratu die partaideei Sortuko emakumeen agur batekin eta Kobane askatu eta Rojaban ISren kontra borrokan diharduten emakumeak goraipatuz.