ALBISTEAK

Sortuk duela gutxi Kolonbiako mendietan ELNk buruturiko V. Kongresuan erakutsi duen borondatea goraipatu nahi du. Kongresuan ELNk Kolonbiako Gobernuarekin mantendu dituen elkarrizketa esploratorioetan aurrera egiteko borondatea eta prozesuan zehar beharrezkoak ez direla ondorioztatu ezkero "armak usteko" duen prestutasuna adierazi du.

Modu berean ELNk Bakea, demokrazia, berdintasuna eta justizia soziala lortzeko duen konpromisoa eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko duen borondatea goraipatu nahi ditugu. Euren erresoluzioan azaltzen den moduan mota horretako prozesu bat, aldaketaren aldeko apostua egiten duten indarren arteko batasun prozesuetatik igaro beharko da.

Sortuk bere babes osoa adierazi nahi dio Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren artean burutzen ari den elkarrizketa esploratorioen prozesuari eta bi aldeei aurrera egiteko deia egiten diegu, ahalik eta lasterren Kolonbiako bake prozesua egonkortu dadin.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.