Evo Morales Ayma, Aymaren buru eta Boliviako estatu plurinazionaleko Presidentea, presidente hautatu dute berriro, hirugarren legealdi baterako, 2015etik 2020ra.
Kargu hartzeak bi parte izan zituen, instituzioetako protokoloak jatorrizko herrien erritualekin nahastuz, hauek hirugarren legealdiaren ostean, errituala ohitura bilakatu delarik.
Eta horrela Evo Asanblada Nazionalaren lehendakari gisa eta tiwanakuz Boliviako Jatorrizko Herrien buru gisa izendatu zuten.
Bere hitz hartzean, Evo Moralesek hurrengoa esan zuen: "Bueltatu gara, ez dira gu desagerrarazteko gai izan, gure burua gobernatzeko gaude hemen" eta Tupac Katariren hitzetan (1781ean espainolek atxilotu eta zatituz hil zutena); "Bueltatuko naiz, eta milioiak izango naiz".
Evo Moralesek, bere arbasoen ohiturak eta egungoa, modernoa, aldarrikatu zituen, Boliviako Jatorrizko Herrien eraikuntzaren osotasunaren parte bezala. Pachakutika baieztatu zuen, Pacha oreka Kuti buelta. Orekara bueltatzea, ingurugiroaren errespetuaren, jatorrizko identitateen garapenaren eta iraultza demokratiko kulturalaren arteko orekara.
Subirautza politikoa eta ekonomikoa defendatu zituen, eta zentzu horretan Boliviarentzako itsaso irteera defendatu zuen eta Estatu Batuen injerentzia salatu zituen, 2008an EEBBetako Golberg enbaxadorea Boliviatik kanporatua izan zen, Gobernuaren kontrako kolpe batean hartu zuelakoan. Mezu argia eman zuen, "Bolivian indioek agintzen dute ez gringoek".
Boliviak aurrera jarraitzen du Herriaren berfundazioan, bere barnean dauden herri historikoak onartuz. Gaur egun Boliviak, azken hamarkadetan izandako aurrekaririk gabeko egonkortasun politiko, ekonomiko eta soziala dauka. Eremu guztietan ondo egindako lanaren erakusle.
Sortuk bere babes osoa adierazi nahi dio Boliviako aldaketa prozesuari eta Boliviako estatu plurinazionalarekin lotzen gaituen laguntasun harremana indartzen jarraitu nahi du.
Zorionak Evo! Felicidades Evo!
Zorionak Bolibia! Felicidades Bolivia
Jallalala Bolivia!!
Gora Euskal Herria!!