ALBISTEAK

Sortuk Mouad Eljohriren, Marokoko Voie Démocratiqueko (Annahj) idazkariorde nazionalaren atxiloketa salatzen du. Irailaren 4eko tokiko eta eskualdeko hauteskundeak boikoteatzeko deialdia egin ostean Voie Démocratiqueeko kideen kontra burututako errepresioa salatu nahi dugu. Marokoko autoritateen adierazpen eta ekinbide politiko askatasunaren kontrako eraso berri hauek salatu eta Voie Démocratiqueko kideei gure elkartasun osoa adierazten diegu.

Gaur hasita eta datorren abuztuaren lehenerarte, Mexiko DFn ospatzekoa da Sao Pauloko XXI foroa. Hego Amerika eta Karibeko mugimendu politko eta sozial eraldatzaileen topagune da foroa eta aurten, 23 herrialde ezberdinetako ordezkariak bildu behar zituen. Mugimendu horiekin harremana duten mundu osoko eragileentzako, Sortu kasu, ohiko hitzordua izaten da ere foroa. Era berean, pentsamendu politiko eta intelektualerako fundazioentzako jarduerak ere barnebiltzen ditu foroak eta horregatik da ere Iratzar Fundazioarentzako erreferentzia gune.

Hori da Asier Altunak, Sorturen Amerikarako arduradunak eta Floren Aoizek, Iratzar Fundazioaren zuzendariak Sao Paulo Foroan parte hartzeko arrazoia. Foroaren antolatzaile diren PT eta PRD alderdiekin ere harreman estuak ditu Sortuk.

Europako ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen uztailaren 19, 20, 21 eta 22an ospatu ziren Nikaraguarekiko europar elkartasunaren III. Topaketetan. Ordezkaritza hori Europako herri desberdinetako (Katalunia, Gales, Ingalaterra, Belgika, Espainia, Italia, Suedia...) mugimendu politiko nahiz sozialetako ordezkariek osatu zuten.

Sortu ordezkatuz Asier Altuna izan zen bertan. Herri Iraultza Sandinistaren 36. urteurreneko ekimenetan parte hartu zuen uztailaren 19an; zeinetara 500.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren.

Sortu eta Iratzar fundazioko ordezkariak Alemanian dira, hainbat alderdi, eragile eta ezker eraldatzailearekin loturiko antolakundeekin biltzeko, Rosa Luxemburg Foundazioarekin eta Berlineko hainbat medio alternatiborekin besteak beste.

Gaur bilera bat izan dute Die Linkeren Turingiako sekzioko bi kiderekin, Christian Schaft parlamentaria eta Turingiako Die Linkeren Presindenta, Suzanne Henning-Wellsowekin.

Bileran politika eraldatzaileen inguruko esperientziak trukatu dituzte, izan ere eraldaketa politikoa eta gizarte mugimenduekiko harremana dira Die Linkeren eta Turingiako koalizio gobernuaren lehentasunak, koalizioa SPDk, Berdeek eta Die Linkek osatzen dute.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.