Jader Adnan, duela hilabetetik gose greban dagoen preso palestinarra, Assaf Harofeh ospitalean aurkitzen da autoritate israeldarrek bortxaz ospitaleratzea erabaki ostean. Senide nahiz giza eskubideen aldeko erakundeek Adnanen egoera oso larria dela adierazi dute. Bere protestak, beste behin, modurik dramatikoenena, palestinar presoek jasaten duten muturreko egoera agerian usten du.
Adnanen kasua bereziki adierazgarria da, bederatzi alditan atxilotu baitute; beti "atxiloketa administratibo" egoeran. Isrelek modu intentsiboan erabiltzen duen figura honek, pertsona bat denbora mugagabean espetxean izatea ahalbidetzen du, epaile baten akusazio ofizialaren jakitun izan gabe. Modu honetan atxioketa sei hilabeteka luzatzen da, preso dagoen pertsonak bere aurka dagoen akusazio zehatzaren berri izan gabe. Honek, oinarrizko eskubidea den defentsarena urratzen du.
Ez da lehendabiziko aldia Adnán-ek gisa honetako protestak garatzen dituela, kondena betetzen edo "atxiloketa administratibo" egoeran dauden 5000 presoen egoeraren berri ematea nahi izan du. 2012. urtean ere, 66 egunetan luzatu zen gose greba bat burutu zuen ehundaka preso palestinarrek aurrera eraman zuten protesta baten baitan.
Adnánen egoerak, berriro ere, espetxe israeldarrentan jasaten diren giza eskubideen urraketa larri eta errepikakorren inguruko alarma piztu du.
Pasa den astean, Arafat Jaradat preso palestinarraren heriotzaren berri izan genuen. Israeldar autoritate penitentziarioek bere heriotza bihotz gaixotasun bati egotzi bazioten ere, autopsiak heriotza torturen ondorio izan zela ondorioztatu zuen. Gogorarazi beharra dago tortura legezkoa dela Israelen; 203 preso palestinar hil dira espetxeetan, horietatik 71 torturaren ondorioz, palestinar Presoen Ministeritzaren informeen arabera.
Sortuk bai barrutik bai kanpotik, Isralek atxilotutako preso palestinarren egoera salatzen duten ahotsekin bat egin nahi du. Era berean, nazioarteko erakundeen jarrera irmo baten beharra adierazten du, gobernu israeldarrak preso dauden pertsonen gisa eskubideak bermatzeko dauden hainbat konbentzio errespetatu ditzan.