VII Cumbre de las Américas historikoan, bigarren aldiz, Barack Obama AEBtako Presidentearen eta Raul Castro, Kubako Presidentearen esku ematea ikusi ahal izan genuen. Panamako gailurra historiara igaroko da Kubaren presentziagatik, 50 urtean lehendabizikoz , eta Estatu kubatarreko presidenteak Obamari "terrorismoa sustatzen duten herrien" zerrendatik ateratzeko Obamari egindako eskaeragatik.
"Herrialde terroristen zerrenda" 1979. urtean sartu zen indarrean, hainbat herriren aurkoko neurri zigortzaileak justifikatzeko Whashintonek gatazkak dituen herrien gobernuekin.
Nelson Mandelaren Estatu hiletan, 2013ko abenduan, Raúl Castro eta Barack Obamaren arteko agurrak, AEB eta Kubaren arteko harreman diplomatikoen aro berri bat iragarri zuen. Urtebete beranduago, 2014ko abenduan, bi herrialdeetako presidenteen aldibereko adierazpen batekin, harremanen berrezartzea eta AEBetan espetxeratutako bosten eta Kuban atxilotutako kubatar baten eta estatubatuar baten askatasuna iragarri zituzten.
Kubaren irteera zerrendatik Estatu Batuen eta Kubako talde negoziatzaileen arteko laugarren harreman tandarekin batera etorri da. Hainbat aurrerapausu eman ziren bertan. Indarrean dauden zigorren derogazioak, 50 urteren ostean, posible egiten du adibidez, Washintoneko Kubaren interesen sekzioak banku kontu bat izatea Estatu Batuetan, zeinak misio diplomatikoen funtzionamendu egokia bermatzen duen. Bestalde, AEBk bere ordezkari diplomatikoak La Habanatik kanpo bidaiatzea eta herritar kubatarrekin bildu ahal izatea nahi du. Hainbat desberdintasun konpontzeko zain, bi herrialdeetan enbaxaden irekiera denbora kontua soilik da.
Nahiz eta egun, oraindik orain, blokeoak indarrean jarraitu, Kubaren aurkako blokeoaren amaiera inoiz baino gertuago egon daitekeela sumatzen da, eta ematen ari diren urratsak estatubatuarren politika zaharkituen amaiera adierazten dute.
Guzti honek, bestelako mailetan ere harremanen irekiera suposatu du. Francois Hollande, presidente frantseraren, edota hurrengo hilabeteetan Francisco Aita Santuaren bisitak isladatzen duten gisan. Era berean, Puerto Marielen gauzatzen ari diren inbertsio handiek edota herrialde desberdinekin garatzen ari diren akordio ekonomikoek kubatar politika berriak isladatzen dituzte.
Euskal Herritik, Sortuk Kubarekiko iparameriketako administrazio desberdinen sustatutako gatazka indargabetzeko neurriekiko ongietorria adierazi eta herritarrengan sufrindu ikaragarria suposatu duen irlarekiko blokeoa lehenbailen altxatuko denarekiko konfidantza du. Kubak bere etorkizuna eraiki dezan, mehatxurik gabe eta askatasunean, mundu justuago batekiko duen konpromisoaren exenplua ematen jarraitu dezan.