Evo Morales Ayma, Aymaren buru eta Boliviako estatu plurinazionaleko Presidentea, presidente hautatu dute berriro, hirugarren legealdi baterako, 2015etik 2020ra.
Kargu hartzeak bi parte izan zituen, instituzioetako protokoloak jatorrizko herrien erritualekin nahastuz, hauek hirugarren legealdiaren ostean, errituala ohitura bilakatu delarik.
Eta horrela Evo Asanblada Nazionalaren lehendakari gisa eta tiwanakuz Boliviako Jatorrizko Herrien buru gisa izendatu zuten.
Euskal Herritik, Sortuk bere babesa adierazi nahi dio "Que Voltem para a casa" plataformak Galizako preso independentisten dispertsioa salatzeko antolatutako martxari.
Sortu Euskal Herriko mugimendu politiko abertzale eta sozialistaren izenean, gure agurrik beroena helarazi nahi diogu Kurdistango herriari, eta oso bereziki, Kurdistango emakumeei.
Sortuk duela gutxi Kolonbiako mendietan ELNk buruturiko V. Kongresuan erakutsi duen borondatea goraipatu nahi du. Kongresuan ELNk Kolonbiako Gobernuarekin mantendu dituen elkarrizketa esploratorioetan aurrera egiteko borondatea eta prozesuan zehar beharrezkoak ez direla ondorioztatu ezkero "armak usteko" duen prestutasuna adierazi du.
Modu berean ELNk Bakea, demokrazia, berdintasuna eta justizia soziala lortzeko duen konpromisoa eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko duen borondatea goraipatu nahi ditugu. Euren erresoluzioan azaltzen den moduan mota horretako prozesu bat, aldaketaren aldeko apostua egiten duten indarren arteko batasun prozesuetatik igaro beharko da.
Sortuk bere babes osoa adierazi nahi dio Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren artean burutzen ari den elkarrizketa esploratorioen prozesuari eta bi aldeei aurrera egiteko deia egiten diegu, ahalik eta lasterren Kolonbiako bake prozesua egonkortu dadin.