Abenduaren 14ean, igandean, goizeko 11etan Donostiako San Telmo Museoan burutuko den Kubarekiko elkartasun ekitaldian hartuko du parte Sortuk. Kubak Madrilen duen enbaxadorea, Eugenio Martinez Enríquez, bertan egongo da. Ekitaldiaren helburua, euskal udaletxetan emandako babes mozioak aurkezteko kanpainaren baitan, AEBtako presidenteari, bere herrian preso dauden 3 kubatarren askatasuna eskatzea da (3 hauek, "Kubako 5 preso antiterrorista" gisa ezaguna den taldeko kide dira).
Sortuk modu aktiboan babestu du elkartasun eta salaketa kanpaina http://sortu.eus/eu/nazioartea/1243-sortu-5-kubatarrekin. Aldi berean, EH Bilduk mozioa euskal udaletxe ezberdinetan aurkeztu du.
Ekitaldian, Nazioarteko Komunitateak kondenatutako Kubaren aurkako blokea ere salatuko da. Ekitaldia Kubatar emigrazioaren Gipuzkoako elkarteak ACESMAk antolatu du, Euskadi-Cuba elkartasun elkartearen, FACREren (Estatu Espainolean bizi diren Kubatarren Elkarteen Federakundearen), Gazte Komunisten Kolektiboen (CJC-PCPEren) eta Donostiako eta Oñatiko Udalen laguntzaz.
Beste elkarte, instituzio, alderdi politiko, eta elkartasun taldeen ordezkariek ere hartuko dute parte. Sorturen izenean Nazioarteko Arduradunak, Maite Ubiriak, parte hartuko du.
Bost Kubatarren aldeko kanpaina Euskal Herriko instituzioetan
EH Bilduk euskal udaletxeetan babestu du bost kubatarren aldeko mozioen kanpaina. Modu honetan arlo instituzionalean abiatu du, Euskadi-Cuba elkartasun elkartearen, Komite Internazionalistak eta Askapena, talde internazionalisten eta Euskal Herriko kubatar emigranteen elkarteen ( "Desembarco del Granma", "Sierra Maestra-Euskadi" eta ACESMA elkarteen) ekimena.