ALBISTEAK

Uste dut bost kubatarrak gartzelan izateak ez duela zentzurik,
AEB epaitegietan zalantzak izan dira eta baita
munduko giza eskubideen aldeko erakundeetan ere.

James Carter. AEB etako Presidente ohia.

Hamasei urte bete dira Miamin FBIak kubako bostak atxilotu zituela, urte hauetan kubako herriak atsedenik gabe bosten askatasuna eskatu du eta mundu zabalean ere gero eta jende gehiago atxiki da aldarrikapen justu honi.

Asier Altuna Sorturen ordezkariak, irailaren 16an, asteartean, Fernando González Llortekin, Estatu Batuetako espetxeetan bidegabeko gartzelaldia pairatu duen bost kubatarretako batekin, buruturiko topaketetan parte hartu zuen. Topaketa Madrilen Kubako enbaxadan burutu zen eta Espainian bizi diren Kubatarren Federazioa (FACRE) eta IU, PCE eta Sortu alderdiek parte hartu zuten.

Sortuk aukera probestu zuen EH Bilduk Kubako 5en kasuarekin harturiko konpromisoak berresteko. 7 Euskal udalerriek gai honi buruz, elkarte, antolakunde internazionalistak eta alderdi politiko ezberdinek (Euskadi Cuba, Kubako Elkarteak, Cubainformación, IU, EH BILDU ...) aurkeztutako mozioak onartu dituzte.

Irudian Fernando González eta Asier Altuna, Euskal Herrian bizi diren kubatarrekin.

Sorturen nazioarteko lantaldeko Igor Zulaika ostiralean RICek Glasgown antolaturiko "Global Scotland: Another World is Possible" ekimenean eta larunbatean Buchanan Streeten antolaturiko kontzentrazio eta informazio mahaietan hartu du parte.

Sorturen nazioarteko lantaldeko Igor Zulaika datorren ostiralean RICek Glasgown antolaturiko "Global Scotland: Another World is Possible" ekimenean hartuko du parte.

RIC, Radical Independence Campaign Independentziaz hausnartu eta honek Eskozian zabalduko dituen aukeren inguruko ikuspegi erradikala artikulatzeko sortu zen 2012ko azaroan. Eskoziako ezker erradikalak RICen bat egin du, urteetako banaketa eta enfrentamendu dinamikari bukaera emanez. SSPko kideak, alderdi berdekoak, SNPkoak, independienteak, laboristak, sindikatuetakoak, talde antinuklear, zein mugimendu sozial ezberdinak elkartuz.

Ekimena, Eskoziako erreferendumerako 6 egun faltako direla burutuko da, eta bertan Sortuko kideaz gain nazioartetik CUP eta Syrizako ordezkariak eta Eskoziako gizarte mugimendu ezberdinetako aurpegi ezagunek hartuko dute parte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.