ALBISTEAK

Sortuk bere atsekabea adierazi nahi du Albert Reynolds, Irlandako lehen ministro ohiaren, heriotza dela eta.

Reynoldsen parte hartzea Ipar Irlandako bake prozesuaren irekieran nahiz garapenean garrantzitsua izan da. Irlandarren erabakitzeko eskubidea bermatzen duen Downing Streeteko Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen besteak beste.

Era berean, Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren konponbidearen bilaketan ere inplikatu izan da. Euskal Herriko beste eragile batzuekin egin gisan, Ezker Abertzalearekin ere hainbat bilkura egin zituen (Adibideetako bat, 2007ko otsailean Arnaldo Otegi eta Pernando Barrenarekin Irlandan eginikoa). Horrez gain, Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.

Bai Irlandarako bai Euskal Herrirako bakea helburu zuen baten heriotzaren aurrean gaude, beraz. Doazela Irlandara nahiz bere ingurukoengana gure doluminak.

Sortu,
2014ko abuztuak 21

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.