ALBISTEAK

Sorturen nazioarteko lantaldeko Igor Zulaika datorren ostiralean RICek Glasgown antolaturiko "Global Scotland: Another World is Possible" ekimenean hartuko du parte.

RIC, Radical Independence Campaign Independentziaz hausnartu eta honek Eskozian zabalduko dituen aukeren inguruko ikuspegi erradikala artikulatzeko sortu zen 2012ko azaroan. Eskoziako ezker erradikalak RICen bat egin du, urteetako banaketa eta enfrentamendu dinamikari bukaera emanez. SSPko kideak, alderdi berdekoak, SNPkoak, independienteak, laboristak, sindikatuetakoak, talde antinuklear, zein mugimendu sozial ezberdinak elkartuz.

Ekimena, Eskoziako erreferendumerako 6 egun faltako direla burutuko da, eta bertan Sortuko kideaz gain nazioartetik CUP eta Syrizako ordezkariak eta Eskoziako gizarte mugimendu ezberdinetako aurpegi ezagunek hartuko dute parte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.