ALBISTEAK

Uste dut bost kubatarrak gartzelan izateak ez duela zentzurik,
AEB epaitegietan zalantzak izan dira eta baita
munduko giza eskubideen aldeko erakundeetan ere.

James Carter. AEB etako Presidente ohia.

Hamasei urte bete dira Miamin FBIak kubako bostak atxilotu zituela, urte hauetan kubako herriak atsedenik gabe bosten askatasuna eskatu du eta mundu zabalean ere gero eta jende gehiago atxiki da aldarrikapen justu honi.

Kubako bostak, Miamin zeuden, kubatar exiliatuen komunitatearen barnean integratuak misio argi batekin, exiliatu kubatarren talde armatuei buruzko informazioa jaso eta Kuban sabotaia edota ekintza armatu indiskriminatuak saihestea.

Jakina denez, 59ko urtarrilean Fulgencio Batista kanporatu eta kuban iraultza gailendu zenetik gaurdaino, era guztietako sabotaia, ekintza armatu, blokeo etab bizi izan du Kubak.

1976ko urriaren 6an, Kubako hegazkin baten aurkako ekintza egin eta 73 lagun hil ziren, ekintza horren atzean zegoen Posadas Carriles kubatar exiliatua. CIA-ko kide ohi eta kubatar exiliatuen talde armatuko buru, 90.hamarkadan ekintza armatu gehiago burutu zituzten, Fundacion Nacional de Cubano Americanas ek finantziatua. 1997 eta 1998 urteak bitarte atentatuak egin zituzten La Habanako hoteletan, horren ondorioz Turista italiar bat (Fabio Di Celmo) hil zen eta zahurituak izan ziren.

2000. urtean, Posadas Carriles eta beste 3 lagun Panaman atxilotuak izan ziren. Lau atxilotuen asmoa zen Fidel Castro kubako presidentearen aurkako atentatua burutzea Panaman burutu behar zen Cumbre Iberoamericanaren egunetan. Epaiketaren ostean Panamako presidenta Mireya Moscosok aministia eman zion. Horrekin batera, Posadasen kide ziren Gaspar Jimenez, Pedro Remón eta Guillermo Novo Sampol ertamerikarrak Amerikako Estatu Batuak onartu zituen.

Kubaren eta kubatarren segurtasuna jokoan zegoen eta ezinbestekoa zen beren independentzia eta soberania babestea. Zentzu horretan Miamin, exiliatu kubatarren bihotzean sartu zituzten 5 kubatarrak, Miamin egosten ari ziren atentatu eta sabotaiei buruzko informazioa jaso eta saihestea zein beraien betekizuna.

Bost kubatarrek egindako lanari esker Kubak informazio ugari zeukan eta ezinbestekoa zen froga guzti horiek AEBei helaraztea. AEB jakitun izan zedin Miamin, bere lurretan zer gertatzen ari zen eta egoeraren aurrean erabakiak hartu zitzan.

Fidel Castro presidente eta komandanteak, jakinik bere lagun Gabriel Garcia Marquez kolonbiar idazlea, Washingtonera zihoala, misio bat ipini zion. AEBtako presidentea zen Bill Clintoni informazio guztia elarazi eta jakinaren gainean ipintzea. Gestio batzuen ostean eta zailtasunak zailtasun G.G Marquez idazleak lortu zuen, Clintoni hirugarren pertsona baten bidez informazioa helaraztea. Izan ere, Clintonen administrazioko batzuek jakitun ziren Marquez esku artean zuen informazioaz eta ez zuten egokia ikusi AEBtako presidentea horrelako informazioa lehen pertsonan jasotzeak suposatzen zion errespontsabilitatea izatea. Bilkura 1998ko maiatzaren 7an izan zen Clintonen konfiantzazko bi pertsonekin.

Handik hilabete batera AEBtako FBIko kideak joan ziren Kubako gobernuarekin egotera. Gobernu kubatarrak 230 orri, 5 bideo grabazio, audio.... Era guztietako dokumentu eta frogak aurkeztu zizkien, amerikarrak guztiz arrituak gelditu ziren frogen sendotasuna ikusita. Balio handiko Informazioa dela onartuz.

3 hilabete beranduago, irailaren 12an Miamiko FBI-ko buruak gidatutako operazioan, Kubako bostak atxilotuak izan ziren. Jasan zuten tratua oso bortitza izan zen. Gobernu estatubatuarrak, atzerriko herrialde batentzat espioitza egitea leporatu zien bost kubatarrei.

2000ko urritik 2001eko ekaina bitarte luzatu zen epaiketa, ordurateko epaiketarik luzeena izan zen. AEBk "atzerriko herrialde batentzat espioitza egitea leporatu zien", aldiz kubatarren alegazioa guztiz kontrakoa zen, "inoiz ez zen AEBn kontrako espioitzarik izan, Miamin ziren talde armatu hauen ekintzen asmoei buruz informazioa jaso eta prebentzioa izan zen".

Epaiketa kontraesanez betea izan zen. Estatu Batuetako ejertzitoak, AEBtako base militarrak arakatu izana leporatu zitzaien, froga bat bera ere azaldu gabe. Azkenik, Amnistia Internacional bezalako erakundeak ere epaiketaren partzialtasuna eta epaituen eskubideak bortxatuak izan zirela salatu zuen.

Zazpi hilabeteren ostean, Bost kubatarrak kondenatuak izan ziren; Gerardo Hernandez, akusatu nagusiak bi bizitza osorako gartzela zigor, Antonio Guerrero eta Ramon Labañino, bizitza osorako gartzela zigorra, Rene Gonzalez eta Fernando Gonzalez 15 urte eta 19 urteko gartzela zigorra.

2005ean Atlantako epaitegiak kondenak bertan behera utzi zituen eta epaiketa berriro egitea agindu zuen. Urtebete beranduago Atlantako epai berak alegazio guztiak atzera bota eta berriro epaia bera berretsi zuen.

Ordutik, bost kubatarren askatasuna aldarrikatzen duen lazo horia sinbolo nazional bihurtu da Kuban, hamaika ekimen eta kanpaina egin dira munduan zehar askatasuna eskatuz.

Zigor osoa beteta Rene Gonzalez aske geratu zen 2013ko maiatzean eta 2014ean Fernando Gonzalez gelditu da aske, baina oraindik bizitza osorako zigortuak dauden hiruak gelditzen dira preso.

Bost Kubatarrekin burutu den bidegabekeria ez da kasualitatea, urte luzez Kubako herriari aplikatu zaion mendeku politikaren jarraipena da, zigor kolektiboaren parte da epai hau. Amerikako Estatu Batuak, azken 50 urteetan kuban garatzen ari den proiektu soziala garaitu nahi du modu guztitik eta horri erantzuten dio mendeku politikak, modu orokorrean Kubaren aurka eta banakakoan kubatarren aurka.

Horren aurrean, SORTUk bere elkartasuna internazionalista adierazi nahi die egun oraindik preso darraiten 3 kubatarrei eta gure maitasuna eta gertutasuna milaka kilometrotara kuban aurkitzen diren beraien senide eta lagunei. Euskaldunok ongi dakigulako ze ondorio ekonomiko, sozial eta psikologiko dituen beste estatu bateko gartzeletan zehar barreiatua izateak.

Hau horrela eta elkartasun internazionalista berretsiz, SORTUk bat egiten dugu 5 kubatarren askatasuna eskatuz indarrean dagoen kanpainarekin eta euskal herriko eragile politiko eta sozial ezberdinekin elkarlanean (EHBildu, IU, Cubainformación, Euskadi-Cuba, Askapena, Komite Internazionalistak) mozioak aurkeztuko ditugu euskal herriko udaletxeetan.

Asier Altuna.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.