ALBISTEAK

Datorren asteburuan, abuztuaren 1, 2 eta 3an, Korsikan Corsica Liberak antolaturiko "Ghjurnate Internaziunale di Corti 2014" jardunaldietan parte hartuko dute Xabi Larralde Sorturen bozeramaileak eta Igor Zulaika nazioarteko taldeko kideak.

Sortuko delegazioarekin batera, Kataluniar herrialdeetatik eta Sardiniatik etorritako delegazioek euren herrialdetako egoeraren berri eman eta Korsikan izandako aurrerapausoen berri jasotzeko aukera izango dute.

Sortuk elkartasun mezua helarazi nahi dio Kurdutar herriari eta bereziki Rojavako herriari ISISen indarren eraso hiltzaileak jasaten ari den une hauetan.

Administrazio propioa eratu zenetik duela hilabete batzuk, Rojavako egoera ISIS eraso militar orokor baten menpean dago. Talde honek iraunkorki eskualde honetako herritarren aurkako masakreak eragin ditu eta joan den Uztailaren 8an froga argiak daude arma kimikoak erabali izan direla. Salaketa hauek, Nazioarteko instituzio eta Giza Eskubide Elkarteengatik ikertuak eta hedatuak izan behar dira.

Gazaren aurka Israelek martxan jarri duen operazio militarrak aurrera darrai, baina nazioarteko komunitateak eraso hori gelditzeko neurri eraginkorrik hartu gabe jarraitzen du.

Gazako hondartzan Armadak egin duen azken sarraskiak, lau umeen heriotza eragin duena, Israelgo estatuak inpunitate osoa duela nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko arauak bortxatzeko eta palestinar populazio zibilaren aurkako neurrigabeko erasoa burutzeko erakutsi du.

Israeldar Estatuak Palestinar herriaren aurka bere indar suntsitzaile oro baliatu du berriro ere. Dudarik gabe, larria den hiru herritar israeldarren bahiketa eta heriotzak dirudi operazio militar berri honen arrazoia; helburu erreala palestinar herriari zigor kolektiboa, oraindik areagotuagoa, inposatzera bideratua izan den operazioa zinez.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.