Joan den ekainaren 20tik 23ra Atenasen Syriza koalizio greziarrak antolatutako "Resistance Festival"-ean hartu du parte Sorturen izenean Jon Andoni Lekuek.
Hainbat ekitaldi kulturalez gain, Greziar egoera politikoari buruzko hitzaldi sorta izan dira eta mundu mailako hainbat borroken ingurukoak. Ekitaldi politiko nagusian Syrizako buru Alexis Tsipras, Podemoseko bozeramale Pablo Iglesias, italiar eurodiputatu ezkertiar Curzio Maltese eta Sinn Feín-eko Senatari Trevor Ó Clochartaigh-ek hartu zuten hitza eta Europak behar duen aldaketa politikoaren oinarriak aztertu zituzten. Aipatutako nazioarteko gonbidatu hauez gain besteak beste AEB, Palestina, Ukraina, Espainia eta Herrialde Katalanetatik ordezkaritza politikoak egon dira.
Sortuko ordezkariak, ordezkaritza guztiekin, Europak eta Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko eztabaida eta iritzi trukea izateko aukera izan du.